Abenduaren 22a

Oharrak

Familia estimatuak

 

Hilaren 22an Olentzeroren bisita izango dugu, urtero bezala, Mari Domingirekin batera.

Covid neurriak errespetatuz, Lehen Hezkuntzakoak ludotekatik pasatuko dira, klaseka agurtu eta abesteko.

Beranduago Haur Hezkuntzako haurrak agurtzera joango dira.

Klase bakoitzak egun hau egun berezi bat izateko ekintzak prestatu ditu eta baserritar jantzita etortzera animatzen zaituztegu, abarkarik ez ekartzeko gomendatuz. Mesedez, jarri izena zapian eta txapelean.

Eskola-eguna asteazkenekoa bezalakoa da (9:00etatik-15:00etara); beraz, jantoki-zerbitzuko mahaikideak ordu berean aterako dira.