APIRILAK 23. LIBURUAREN EGUNA

  Ekitaldi ezberdinak prestatzen ari gara liburuaren eguna ospatzeko. Horien artean, etengabeko irakurketa jolastokian/ludotekan. Bertan, Lehen Hezkuntzako talde guztiek parte hartuko dute, eta gela bateko ikasleek liburu bat irakurriko diete beste gela bateko ikaskideei, audioliburuak grabatuko dituzte eta nagusiek (6. maila)ipuinak irakurriko dizkiete txikienei. Eguraldiak uzten badu, patioan ezusteko jarduerak egongo dira.

Ekintza bereziak

EKIMEN SOLIDARIOA:ESNE BILKETA

Eskolako Jantokiko batzordetik ondoko ekimen solidarioan parte hartzeko  deia egiten dizuegu apirilaren 19tik 23ra bitarteko egunetan esne bilketa batekin Zaporeak proiektuan laguntzeko. Zaporeak irabazteko asmorik gabeko elkartea da. 2016. urtetik, osasuntsu eta  kalitatezko janaria banatzen du Greziako errefuxiatu-kanpamentuetako pertsonen  artean. Gaur egun, Zaporeak sukalde bat dauka Lesbos irlan. Bertan, 2.000 otordu  banatzen ditu egunero. 2020 … Seguir leyendo

Ekintza bereziak

MARTXOAK 8

Martxoaren 8-an, Emakumeen Nazioarteko eguna dela eta, ekintza bereziak aurrera eraman ditugu eskolan. Haur Hezkuntzan, “Frida Kalho” (3 urteko gela), “Emakume famatuak” (4 urteko gela) eta “Bilboko kaleen emakumeen izenak” (5 urteko gela) gaiekin hainbat ekintza aurrera eraman ditugu. Lehen Hezkuntzan aldiz, berdintasuna aldarrikatzeko filmak, ekintza bereziak, muralak eta tailer ezberdinak aurrera eraman dira egunean zehar.  … Seguir leyendo

Kategoriarik gabe

TXALAPARTA TAILERRA

Otsailan zehar eskola osoan txalapartaren oihartzunak gurekin  izan ditugu. Haur hezkuntza, lh1, lh2 eta lh4 koek euskal musika-tresna honekin disfrutatu egin dute, erritmo inprobisatuak joz.

Kategoriarik gabe

Martxoko buletina

Aste Santuko oporren atarian, COVIDen intzidentziak txikia izaten jarraitzen du: gaur egun, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako 8 ikasle itzuli dira etxeko konfinamenduetatik. Une honetan, bi ikasle positibo baino ez daude konfinatuta. Bestalde, irakasleen txertaketa-prozesuaren lehen fasea arrakastaz amaitu da. Gainera, hilabete honek Haur Hezkuntzako jolastokietan margotutako jolasak amaitzeko balio izan du, eta Lehen Hezkuntzako jolastokian … Seguir leyendo

Kategoriarik gabe

JOLASTOKIA IREKITZEKO ORDUTEGI BERRIA

    Martxoaren 1etik aurrera, Lehen Hezkuntzako jolastokia 19: 00ak arte egongo da zabalik. Eskolaz kanpoko -kiroleko jardueretarako gordetako espazioak eta ordutegiak errespetatzeko eskatzen dizuegu. Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Oharrak

INAUTERIAK 20/21

  Ostiralean, hilak 12, gure inauteriak ospatu ditugu. Aurten eskola izaki mitologiko eta magikoz bete da: lamiak, Tarttaloa, sorginak, basajaunak, Harry Potter… punkiak… hippiak… astronautak… Bideoak eta argazkiak utziko dizkizuegu. Lagin txiki honekin hasiko gara:   Euskal mitologia 3. zikloan      

Ekintza bereziak

ESKERRAK

Eskolatik ludoteka antolatzeko jolasak eta liburuak ematearekin elkarlanean aritu zareten guraso guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu. ESKERRIK ASKO!!! Espazio honetaz gozatzeko unea emozioz espero dugu.

Ekintza bereziak

INAUTERI EGUNEKO ORDUTEGIA

Familia estimatuak,   Inauteri eguneko ordutegia( otsailaren 12a) asteazkenetan  bezala izango da .  Astelehena eta asteartea jai egunak dira, beraz asteazkenean berriro elkar ikusiko gara.

Ekintza bereziak

20-21 INAUTERIAK

  Familia estimatuak, Aurten, Hezkuntza Saileko Lan Arriskuen Babeserako Zerbitzuaren jarraibideei jarraituz, aire zabalean bada ere beharrezkoak ez diren kontzentrazioak saihestea aholkatzen duena, ez dugu ohiko desfilea patioan egingo. Beraz, inauterietako dekorazioa eta proiektuak ezagutzeko ohiko bisita ezin izango dugu egin. Horrek ez du eragozten aukeratutako gaiaren proiektuan(Magia Haur Hezkuntzan, Astronautak lehen zikloan (1. eta … Seguir leyendo

Ekintza bereziak