DatU INTERESGARRIAK

JANTOKIKO ARDURADUNARENIKO HARREMANA

Arduraduna: Ane Abasolo

Ordutegia: Lunes: 9:15-10:00    Miércoles y viernes: 11:00-12:00

Telefonoa: 688.66.05.26

Emaila: jantokia.iruarteta@gmail.com

Catering enpresa: Goñi

JANTOKIAREKIKO DATUAK

Jankide kopuru osoa: 574
      • 2 urtekoen irakasleria: 31
      • Haur Hezkuntzako irakasleria (3-6 urte): 150
      • Lehen Hezkuntzako irakasleria (6-12 urte): 393
      • Monitoreak: 27
      • Officeko pertsonala: 6
      • Jantokiko arduraduna: 1

 

Jantoki-zerbitzua lehenengo eskola-egunean hasiko da, 2 urteko ikasleentzat izan ezik. 2 urteko haurrak urrian hasiko dira, egokitzapen-aldia amaitu ondoren.

KUOTAK

Eusko Jaurlaritzaren jarraibideei jarraituz, bi kuota mota daude: ohiko mahaikidea edo etenduna bada: 4,60 €/ Behin-behineko mahaikidea bada: 5,20 €
Irailean eta ekainean, mahaikide guztiek egunero (asteko 5 egunetan) erabili beharko dute jantokia.Ohiko mahaikideen kuotak: kuotak urritik ekainera arte kobratuko dira, bederatzi kuota guztira (baita ekainean geratzen ez diren mahaikideei ere, kuota bederatzi kobretan hainbanatuta dutelako).
Kuoten ordainketak hilabete bakoitzeko 12 egunetan egiten dira, urrian hasita.
Araudian agertzen den bezala, itzulketaren bat egin behar denean (absentzia astebetekoa edo hortik gorakoa denean, gaixotasun luzeagatik falta bada eta 48 ordu lehenago abisatzen bada), itzulketa % 50ekoa izango da.

JANTOKIKO ARAUTEGIA

zirkularra 2019

INPRIMAKIAK

jantoki erreserba 21-22

jantoki erreserba 2 urte 21-22

HIRUGARRENAREN ALTA

21-22 ZEHAZTASUNAK-INFORMACION DETALLADA

MENUA

Menua

helburua, balioak eta konpromisoak

helburua

Iruarteta LHIko jantokiaren helburua eskolako ikasleei janaria eta zaintza eskaintzea da. Jantokia hezkuntza-zerbitzua da, eta, horregatik, bere betebeharren artean daude higienea zaintzea, jaten ikastea eta pertsonen arteko harreman onak bultzatuko dituen giroa piztea.

balioak

 

Pertsona guztien arteko errespetuzko harremanak zainduko dira, ikasleentzako hezkuntza-gune izan dadin giro atsegina sortzen saiatuz.
Osasun-irizpideak kontuan hartuko dira ikasle guztiei dieta orekatua eskaintzeko.
Ohitura osasungarriak irakatsiko dira.
Ikasleen arteko harremanetan euskararen erabilera zainduko da.

IKASLEEN KONPROMISOAK

-Errespetatu lerroak jantokian sartu arte.
-Poliki sartu.
-Saihestu jantokian korrika egitea.
-Nire lekuan eserita egotea jaten amaitu arte.
-Hitz egitean tonu egokia erabiltzea.
-Irtetean, sartzean bezala, modu egokian egitea.
-Eguerdiko gainerako orduetan jolastokian jolastu.
-Zerbitzuak ondo erabili, ez horietan jolastu.
-Gelara itzultzean, lasai sartu.
-Eskuak garbitu.
-Mahai-tresnak eta eskuzapiak ondo erabili.
-Denetarik jatea, duen garrantzia baloratuz.
-Jangelatik janaririk ez ateratzea.
-Jantokia garbi eta txukun mantentzea.
-Errespetuz tratatzea pertsona guztiak: lankideak, begiraleak, sukaldeko eta jantokiko langileak.
-Euskaraz hitz egitea.

familien konpromisoa

    • Monitoreekin arazoak sortzen badira, jangelako arduradunarekin hitz egin beharko dute. Horretarako, hitzordua eskatu beharko du.
      Elikagairen bati alergia izanez gero, mediku-ziurtagiria ekarri beharko zaio jantokiko arduradunari.
      Gaixotasunen bat dela-eta dieta puntuala prestatu behar bada, goizeko 9: 00etan jakinarazi beharko da, idatzizko ohar baten edo telefono-dei baten bidez.
      Ikasleren batek jantokiko orduan irten behar badu, ohar edo telefono-dei baten bidez jakinaraziko zaio jantokiko arduradunari.

jantokiko arautegia

Jantokiko arautegia

JANTOKIKO ARDURADUNA ETA JANGELUKO LANGILEEN KONPROMISOA

    • Jantoki-zerbitzua antolatzea eta ikasleei erraztea.
    • Gatazka-egoeretan esku hartzea, bitartekotza eginez eta konponbidea erraztuz.
    • Familiei sor daitezkeen gorabeheren berri ematea

KURTSOKO HELBURUAK jantokian

  1. BIZIKIDETZA ETA GATAZKEN KONPONBIDEA HOBETZEA.
    OTORDUETAN ZARATA GUTXITZEA.
    EUSKARA KOMUNIKAZIO-HIZKUNTZA GISA ERABILTZEA.
    ESKOLAKO JANTOKIKO OINARRIZKO HIGIENE-OHITURAK AUTOMATIZATZEA.

    IKASTARO HONEN LELOA: GURE PLATERA, GURE AUKERA!!!

jantokian

  • Eskuak garbituko ditut bazkaldu aurretik eta ondoren.
    Poliki sartuko naiz jangelara, isilik eta korrika egin gabe.
  • Mahai-tresnak behar bezala erabiliko ditut.
    Jaten amaitu arte, mahaian egongo naiz.
  • Zerbait behar dudanean, eskua altxatuko dut.
  • Hiru platerak jango ditut, gutxienez.
  • Bazkaltzeko ordua jangelan amaitzen da, ez dut jatekorik aterako patiora.
  • Jangela garbi mantenduko dut, janaria lurrera bota gabe.
  • Begiraleak errespetatu eta kasu egingo diet beti, errespetuz eta oihurik egin gabe.
  • Jangelatik irtetean esaten didaten ordenari jarraituko diot.

patioan

  • Begiraleak errespetatu eta kasu egingo diet beti, errespetuz eta oihurik egin gabe.
  • Jolastokian jokatuko dut eta ez dut ezer botako eskola-esparrutik kanpo.
  • Zerbitzuak modu egokian erabiliko ditut. Hauek ez dira hitz egiteko, ezta jolasteko ere.
  • Patioko materiala errespetatuko dut, berdeguneak, zuhaitzak…
  • Euria egiten duenean, begiraleek adierazitako lekura joango naiz.
  • Ikaskideak errespetuz tratatuko ditut, gatazkak elkarrizketaren bidez konponduz.