Ikasturtean zehar bilera ezberdinak egiten dira familiekin.
Maila osoko batzarrak
IRAILEAN:
Ikasturteko lehen egun lektiboan.
Helburuak:
- Gurasoak irakasleak ezagutu.
- Ikasgela zein izango den ezagutu.
- Hasierako oharrak ematea: Irteeretako baimena. Diru-sarrerarik egin behar baden Arauak: puntualitatea, sarrerak, irteerak…
URRIA-AZAROAN:
Ikasturtea behin hasita, eta ziklo edo mailako helburuei buruz hitz egiteko. Ikasturteko plana jakinarazteko: irteerak, bisitaldiak,… Egon daitezkeen zalantzak argitzeko.
IKASTURTEAREN BESTE MOMENTU BATEAN
- Gau bateko egonaldi baten aurrean, beharrezkoa bada.
- Ikasgai konkretu baten inguruan sortutako zalantzak (Metodologia, Ebaluazio Diagnostikoaren emaitzak, adbz)
- Kurtso bukaerako iradokizunak emateko aproposa ikusten bada (noraino heldu garen, udarako lanak, ziklo bukaerako agurra jaia…)
BANAKAKO ELKARRIZKETAK
Bilera hauen helburuak honako hauek dira:
- Gurasoei, euren seme edo alabaren hezkunta prozesuari buruz, bereganatu dituen gaitasunei eta dituen beharrei buruz informatzea.
- Gurasoei, euren seme edo alabari, etxean bertan eskain diezaioketen laguntzari buruzko informazioa ematea, batez ere ikasteko ohiturei dagokienez, lanaren antolamendua, erantzunkizunak,…
- Ikasleak, etxean erakusten duen jarrerari eta garapen pertsonalean egiten dituen aurerapenei buruzko informazioa jasotzea.
- Jarreraren inguruko informazioa. Egokia ez denean gurasoekin eskuhartzea adostu
Haur Hezkuntzan:
Otsailean: Familia guztiekin banan-banan biltzen da tutorea haien seme-alabaren ikaste prozesua azaltzeko ( beste espezialisten datuak eta iradokizunak kotuan izaten ditu). Gurasoengandik informazioa jaso egiten da. Ahozkoa izaten da informazioaren transmisioa.
Ekainean: Berriro elkarrizketatzen ditu tutoreak familia guztiak umearen garapena nolakoa izan den azaltzeko. Oraingo bileran txosten idatzia ematen die gurasoei.
Lehen Hezkuntzan:
Gutxienez bi bilera ikasturtean zehar: Lehen hiruhilabetearen bukaeran Hirugarren hiruhilabetearen bukaeran
Beharren arabera. Horretarako hitzordua lotu beharra dago. Astelehenak 13:00 – 14:00