- Bizikidetza hobetzea
- Otorduetan zarata txikitzea
- Euskaraz hitz egitea
LELOA: EUSKARAZ BIZI IS VERY EASY!!!!
JANTOKIAN:
- Jan baino lehen eta ondoren eskuak garbituko ditu.
- Jantokian astiro, isilean eta lasterketak egin gabe sartuko naiz.
- Jateko orduan mahai tresnak modu garbian eta egokian erabiliko ditut.
- Jaten bukatu arte mahaian eserita egongo naiz.
- Zerbait nahi dudanean eskua altxatuko dut.
- Hiru plateretatik zerbait jan beharko dut.
- Patiora ez dut janaririk aterako, otordua jantokian bukatu beharko dut.
- Jantokia garbi mantenduko dut, ez dut janaria lurrera botako.
- Begiraleak errespetuz tratatuko ditut eta beraiek esandakoari kasu egingo diot beti.
- Nire ikaskideak errespetuz tratatuko ditut eta beraiekin hitz-egiteko ez dut oihua erabiliko
- Jantokitik ateratzean begiraleek esandako ordenan egingo dut.
PATIOAN:
- Zaintzaileak errespetuz tratatuko ditut eta beraiek esandakoari kasu egingo diot beti.
- Niri dagokidan patioan jolastuko dut eta ez dut eskolatik kanpo ezer ere botako.
- Komunak modu egokian erabiliko ditut. Hauek ez dira jolasteko, hitz-egiteko…
- Patioko materialak, zuhaitzak eta patioko gune berdeak errespetatuko ditut.
- Euria dagoenean zuzenean begiraleek esaten duten gunera joango naiz.
- Ikaskideak errespetuz tratatuko ditut, arazoak hitz-eginez konponduko ditut