IRUARTETA DENON ESKOLA!

Dokumentu honen helburua, 2018an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak esleitutako obra egiten den bitartean, Lehen eta Haur Hezkuntzako IRUARTETA ikastetxearen eskola komunitatearen beharrak zehaztea da

Ikusirik egunerokotasunean zentroan bizi garenoi obrak ekarriko digun kaltea nabaria izango dela, proposatzen ditugun neurriek zentroko bizikidetza nabarmen hobetuko dute obrak iraungo duen datozen bi urte baino gehiagotan eta aipatutako neurriek ez dute obraren kostua handituko.

Bestalde, dokumentu honen bidez adierazi nahi dugu eskola komunitate honentzat oinarrizkoa den puntu bat: gure eskola eredua finkatzea obra hau egingo dela aprobetxaturik. Eskola eredu hau ez da kontu berria, eskola honen hastapenenetako ereduaren finkapena baizik; IGE, Eskola Kontseilua eta eskolan bizi diren pertsona oro kontuan izango dituena, hain zuzen ere. Eta ez bakarrik berauek direlako eskolan urte osoa ematen dutenak, baizik eta eskola publikoaren araudia;  LOMCE, 2020 HEZIBERRI PROIEKTUA eta guraso elkarteak ordenatzen dituenak, oinarri hartuta.

1. ESKOLARAKO SARRERAK
Obrek dirauten bitartean, Iruartetako komunitateren bizikidetza egokia eta segurua bermatzeko eskolarako 2 sarrera bereiztu izatea, orain arte izan dugun bezala.

2. LEHIOEN ALDAKETA
2018/2019. ikasturte hasierarako, 2018ko irailerako, zentroko leiho guztiak aldatu beharko dira.

3. OBREN GAUZATZEA, FASEEN GAINJARTZEA
Obren gauzatzea egunerokotasunean sortuko dituen kalteak ahalik eta txikienak izanik eta elkarbizitzarako beharrezko ikusten dugun gutxiengoa bermatu. Eskolako 750 ikasle, irakasle eta gainontzeko langileek kanpoko patioetan beharko luketen lekua dutela ziurtatu.

4. ZUHAITZEN BIRLANDAKETA
Helburua: Zentruko zuhatzen mozketa ekidin.

5. PATIOAK BIZIRIK
Joko hezigarrietarako espazioa sortu, kirol jardueretarako izango diren espazioez gain. Espazio berdea, non gure birlandatutako zuhaitzak egongo diren, saneamendu eta iturriz hornituta.

6. LOTURA
Bi eraikuntzen arteko lotura izan, zentru barruko lotura, kanpoko igogailuen beharrik gabe.

7. SUKALDEA
Sukaldearen eta jantokiaren garrantzia berreskuratu, duen balio pedagogikoa azpimarratuz.

8. ETORKIZUNEKO EREDUA
Iruarteta Eskola, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako zentrua, sortu zenean zehaztu zen bezala, 2 edo asko jota 3 lineako eskola izatea aldarrikatzen da.

http://bit.ly/iruarteta-dok