ASTEKO BULETINA

Ekintza bereziak

 

Joan den astean, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek bizikleta saio bat izan zuten Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren edukien barruan.

Bizkaiko Txirrindularitza Federazioarekin batera, ikasleek saio teoriko bat eta beste praktiko bat izan zuten, non oinarrizko kontzeptuak eta txirrindularitzaren hastapenekoak landu zituzten.

Zirkuitu praktiko batekin gozatu zuten hainbat teknika konbinatuz (slalom, biraketak, pasarelak, suplace, esku batekin bizikleta maneiatzea, bide-segurtasuna…) eta fase teorikoan bizikletaren bide-segurtasunari eta mekanikari buruzko ezagutzak lortuz.