Azaroaren 25a Iruartetan

Ekintza bereziak

Azaroak 25ean emakumearekiko indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da. Aurreko urteetan bezala eskolan ,geletan, gaia lantzen dugu eta sentsibilizazio kanpaina xume bat egiten dugu. Adinaren arabera,  indarkeriaren desegokitasuna, eta zenbait eraso egoerak eta euren aurrean zelan jokatu lantzen ari gara . Bukatzeko, dekalogo bat prestatzen ari gara.

Denok batera lortuko dugu mundu hobeago bat.

“ERASOEN AURKA , DENOK BAT”

 

Horretarako eta gaia jorratzeko aitzakia bezala proposatzen dizuegu:

HH:            https://www.youtube.com/watch?v=60OmjgnCdpw         

LH:    https://www.youtube.com/watch?v=N3iNZNM2cZo

Uste dugu pentsarazten duela, eta aukera eman ahal dizuela gaia seme alabekin ukitzeko.