Greba jantokian

Oharrak

Datorren asteazkenean, urriaren 21ean, greba deialdia dago erkidegoko eskola jantokietan.

Gure eskolako bi jantokietan eragin desberdina izango du.

Egun horretarako gutxiengo zerbitzuak indarrean jarriko dira eta ikastetxearen xedea da orain arteko antolaketa mantentzea osasun arazoak ekiditeko. Hau dela eta, ondoko irizpideak kontuan izan behar dituzue egun horretarako.

HAUR HEZKUNTZA

Greba eragina: %10a. Ohiko zerbitzua bermatzen da maila guztietan. Irteera asteazkenetako ohiko orduetan izango da.

LEHEN HEZKUNTZA

Grebaren eragina: %50a. Datu hauekin ohiko zerbitzua ezin da bermatu. Osasun neurriak betetzeko ondoko antolaketa egokitu da:

4., 5. eta 6. mailetakoei pic-nic poltsa bat bananduko zaie etxera joan baino lehen, eta 13:00etan aterako dira eskolatik. Egun horretako otorduaren kostuak %50eko deskontua izango du.

1., 2. eta 3. mailetakoek ohiko zerbitzua izango dute eta 14:45ean ateak zabalduko dira jankideak etxera joateko.