IDAZKARITZAREN OHARRA

Eskola jardueraren etenaldia

FAMILIA ESTIMATUAK:
Ikastetxeko idazkaritzatik agur bero bat helarazi nahi dizuegu, eta guztiok ondo egon zaitezten opa dizuegu.
Gai hauen berri ematen dizuegu:
1. Jantokiko bekak
Eusko Jaurlaritzak jantokiko bekadunei eskatzen dizkien itzulketak ahalik eta azkarren egiten ari dira.
Apirileko lehen ordainketa egin zen, eta aste honetan bertan jasoko dituzue maiatzekoak.

Litekeena da ekaineko egunengatik hirugarren bat egotea, baina baieztatzeke dago.
2. Datorren ikasturterako matrikula.
Zerrendak Eusko Jaurlaritzaren webgunean daude argitaratuta, Haur Hezkuntzako lehen aukeraren eskaera guztiak onartuak izan direla aurreratu dezakegu.