Irailaren 1. astea

Asteko buletina

 

Gutxienez, “Eskolara itzulitako” lehen hilabete hauetan, astero, astea nola joan den laburpen txiki bat argitaratzen saiatuko gara.

Aste honetan, sarrera mailakatuak eta irteerak hobetuz joan dira, eta egunetik egunera arinagoak eta txukunagoak izan dira. Arazo batzuk izan dira termometro digitalekin, baina konponduta dago. Pozik egon gaitezke, oraingoz ez baitugu COVID-19 kasu positiborik.

Argi dago guztion artean lan ona egiten ari garela ager daitezkeen akats txikiak leuntzen eta zuzentzen. Familien laguntza eta ulermena eskertzen dugu.

Eta sarrera batzuetan agertu diren karteletako artistei esker, polita da eguna horrelako pozekin hastea!…