Jantokiaren zerbitzuaren oharra

20/21KURTSO HASIERA, Oharrak

 

Osasun egoera larrian gara eta jantokiaren zerbitzu hau ahalik eta hoberen antolatzen saiatzen ari gara. Nabarmentzekoa da jantokiko langileen eskuzabaltasuna eta borondatea jankideei zerbitzu egoki bat eskaintzeko.

Egoera honek ezinegona eta zalantza handiak sortzen dizkigu denoi, baina kontuan izan, mesedez, zuen erreserbaren datuekin langileak kontratatzen direla eta menuak eskatzen ditugula.Webgunera aspalditik igo genituen ikaslearen mailaren araberako jantokiaren hasiera-datak eta horiek dira gure 20/21 ikasturtearen egutegian  ditugunak.

Lehenengo aste honetan kudeaketarako zailtasun handiak izan ditugu berandu egin nahi izan dituzten aldaketekin eta hauek ebatsi gabe daude ordezkaritzatik, lehen aipatu dugun bezala aldez aurretik eskatu behar baitira menuak eta baita begirale/oficce langileen  kontratuak gauzatu ere.

Irailaren 21ean goizeko eta arratsaldeko jardunaldia hasten da gure eskolan eta egun horretan hasten dira jantokian erreserba dutenak eta orain arte egon ez direnak (2 urtekoak izan ezik). Ikasturterako bajak lehenbailehen jakinarazi behar dira eta, beti bezala, helbide honetara komunikatu: jantokia.iruarteta@gmail.com

 

Oharra:
• Catering enpresak adierazi digu osasun neurriak mantentzeko ikasturte honetan ez dela menu orririk banatuko eta beti bezala ondoko helbidean aurkituko dituzue:  menuak.ausolan.com
• Osasun arrazoiengatik 20/21 ikasturtean ezin dira behin behineko jankideak onartu.