ABENDUAK 3, EUSKERA EGUNA

Kategoriarik gabe

Ikasturte honetan aste osoa eman dugu euskararen inguruan; euskararen erabilera bultzatzeko kanpainetan lagunduko digun maskota bat aukeratu dugu, gure hizkuntza ikuspegi ludikoago batetik ezagutzeko ekintza motibatzaileen inguruan bildu dira. Euskal jolas tradizionalak, transferentziak eta flash move bat egin ditugu “eman bostekoa euskarari” kanpainarekin.

Jarduera horiek guztiak euskara hizkuntza akademikoa izateaz gain, erabilera konprometitua eta gure bizitza osoa hartzen duena izan dadin lortzeko diseinatu dira.

Prozesu horretan familiak ere sartu nahi ditugu; horregatik proposatzen dizuegu euskaraz bizitzea, euskal antzerkietara joatea, euskarazko komunikazio-bideak erabiltzea, eta, batez ere, zuen seme-alabengan hizkuntza horrekiko maitasuna bultzatzea, gure gizartean hain preziatua den hizkuntza horrek bizirik iraun dezan lagunduko duen lotura bat ezarri ahal izan dezaten.