Aste Santuko oporren atarian, COVIDen intzidentziak txikia izaten jarraitzen du: gaur egun, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako 8 ikasle itzuli dira etxeko konfinamenduetatik. Une honetan, bi ikasle positibo baino ez daude konfinatuta. Bestalde, irakasleen txertaketa-prozesuaren lehen fasea arrakastaz amaitu da.
Gainera, hilabete honek Haur Hezkuntzako jolastokietan margotutako jolasak amaitzeko balio izan du, eta Lehen Hezkuntzako jolastokian aurreratu dituzte.
Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu aste honetan banatuko direla bigarren ebaluazioko noten buletinak:
– 1. zikloa: martxoaren 25a, osteguna.
– 2. eta 3. zikloa: martxoak 24, asteazkena