Ebaluazioen egutegia

Ikasturtean zehar hiru ebaluaketa egiten dira. Haur Hezkuntzako ikasleen familiei bi txosten ematen diegu eta Lehen Hezkuntzakoei hiru txosten.

HAUR HEZKUNTZAN

1 SAIOA

azaroak 3

2 SAIOA

urtarrilak 25

3 SAIOA

ekainak 15

LEHEN HEZKUNTZAN

1 SAIOA

abenduak 21

2 SAIOA

martxoak 21

3 SAIOA

ekainak 21

Egun bereziak

Eskolan nazioarteko egun batzuk ospatzen ditugu. Ikasturte honetan:

 

Azaroak 25.- Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna

Martxoak 8.- Emakumeen nazioarteko eguna

Maiatzak 17.- Homofobiaren (LGTB-fobia) aurkako nazioarteko eguna

Eskolako jaiak

Jai hauek ospakizuna baino gehiago dira. Batzuk aurreko lana eskatzen dute ikasle guztiek parte hartuz.

  • Euskeraren eguna.- Abenduak 1
  • Olentzero eta MariDomingi.- Abenduak 22
  • Agate Deuna.- Otsailak 2
  • Inauteriak.- Otsailak 9
  • Ikasturte bukaerako jaia.- Ekainak 22

Gurasoekiko bilerak

Ikasturtean zehar bilera ezberdinak egiten dira familiekin.

Maila osoko batzarrak

IRAILEAN:

Ikasturteko lehen egun lektiboan.

Helburuak:

  1. Gurasoak irakasleak ezagutu.
  2. Ikasgela zein izango den ezagutu.
  3. Hasierako oharrak ematea: Irteeretako baimena. Diru-sarrerarik egin behar baden Arauak: puntualitatea, sarrerak, irteerak…

URRIA-AZAROAN:

Ikasturtea behin hasita, eta ziklo edo mailako helburuei buruz hitz egiteko. Ikasturteko plana jakinarazteko: irteerak, bisitaldiak,… Egon daitezkeen zalantzak argitzeko.

IKASTURTEAREN BESTE MOMENTU BATEAN

  1. Gau bateko egonaldi baten aurrean, beharrezkoa bada.
  2. Ikasgai konkretu baten inguruan sortutako zalantzak (Metodologia, Ebaluazio Diagnostikoaren emaitzak, adbz)
  3. Kurtso bukaerako iradokizunak emateko aproposa ikusten bada (noraino heldu garen, udarako lanak, ziklo bukaerako agurra jaia…)

BANAKAKO ELKARRIZKETAK

Bilera hauen helburuak honako hauek dira:

  • Gurasoei, euren seme edo alabaren hezkunta prozesuari buruz, bereganatu dituen gaitasunei eta dituen beharrei buruz informatzea.
  • Gurasoei, euren seme edo alabari, etxean bertan eskain diezaioketen laguntzari buruzko informazioa ematea, batez ere ikasteko ohiturei dagokienez, lanaren antolamendua, erantzunkizunak,…
  • Ikasleak, etxean erakusten duen jarrerari eta garapen pertsonalean egiten dituen aurerapenei buruzko informazioa jasotzea.
  • Jarreraren inguruko informazioa. Egokia ez denean gurasoekin eskuhartzea adostu

Haur Hezkuntzan:

Otsailean: Familia guztiekin banan-banan biltzen da tutorea haien seme-alabaren ikaste prozesua azaltzeko ( beste espezialisten datuak eta iradokizunak kotuan izaten ditu). Gurasoengandik informazioa jaso egiten da. Ahozkoa izaten da informazioaren transmisioa.

Ekainean: Berriro elkarrizketatzen ditu tutoreak familia guztiak umearen garapena nolakoa izan den azaltzeko. Oraingo bileran txosten idatzia ematen die gurasoei.

Lehen Hezkuntzan:

Gutxienez bi bilera ikasturtean zehar: Lehen hiruhilabetearen bukaeran Hirugarren hiruhilabetearen bukaeran

Beharren arabera. Horretarako hitzordua lotu beharra dago. Astelehenak 13:00 – 14:00