Eskola-Komunitateak Elkarbizitza du helburu. Horretarako denok zaindu behar ditugun erizpide batzuk dauzkagu:

  • Ezinbestekoa da puntualitatea zaintzea eskolara sartzeko orduan. 09:00retan ikasle guztiak eskola barruan egon behar dute.
  • Ikasleak andereño/maisuekin igo behar dira geletara. Inoiz ez gurasoekin. Ordutegitik kanpo bada, atezainarekin.
  • Ikaslea dagokion atetik sartuko da eta dagokion atetik irtengo da. Ez ibili mesedez bestelako aterik bilatzen. Orduz kanpo bazabiltzate atezaintzatik sartu behar duzue eta 9:15erarte itxoin behar duzue gelara igotzeko.
  • 16:30etan eskolako ume guztiak ari dira eskailera erabiltzen, ez zaitezte momentu horretan igo eta ez utzi umeei igotzen. Zerbait behar baduzue, atezaintzan abisatu beti.
  • Irtetzeko orduan anai- arreba txikiagoak edota handiagoak dituztenen egoerari lagundu nahian, 2, 3 eta 4 urtekoen atea 5 minutu lehenago irekiko da eta 16:25-etatik aurrera adin horretako umeen bila pasatu ahal izango duzue, horrela nahi izanez gero.
  • Urtebetetzeak ospatzeko bizkotxoa banatzen da gelan: txutxerik ez!!
  • Larruzko baloirik ez; eta ekartzen direnak poltsa baten barruan. Txarto erabiltzen diren gauzak kendu egingo ditugu.
  • Euskararen erabilpena ziurtatu eskolan jartzen diren karteletan.
  • Kanpoko eskailerak bakarrik erabiliko ditugu irakasle eta ikasleak. Eskolara sartzeko atezaintza erabili.
  • Atezainen betebeharren artean ez dago geletara eramatea umeek edo gurasoek etxean ahaztutako gauzak (hamaiketakoa, amantala, txirula, karpeta, liburuak… Hortaz, ez da jasoko ezinbestekoa ez den gauzarik (adibidez,betaurrekoak).
  • Oharrak idatziz pasatu. Ez erabili telefonoa umea lehenago irtengo dela esateko edo gaixorik dagoela estaeko. Idatziz abisatu edo gero justifikatu.Informazioa idatziz pasatu edo hitzordua eskatu, irakasleak ikasleekin egon behar du sartzeko orduan.
  • Irailean guraso bilera bat egongo da. Honetan tutorea, beste irakasleak, gelak… ezagutuko dituzue. Geroago, beste bilera batean, etapa eta mailako informazio zehatzagoa adieraziko dizuegu.

JOLASGUNEA TOPALEKUA DA ESKOLA ORDUTIK KANPO. NAHI DUGU:

  • Gune berdeak, landareak eta zuhaitzak errespetatzea.
  • Komunean erabiltzeko guneak garbi mantentzea.
  • Eskola irekita dagoen bitartean zabalik dauden komunak modu egokian erabiltzea. Batzuetan beharrezkoa da heldu bat bertan egotea erabilpen egokia ziurtatzeko.
  • Arrisku gabeko guneetara baino ez hurbildu, batez ere txikienak. Horregatik ezinbestekoa da heldu baten zaintzapean egotea une oro.

Arau hauek barneratzeko ezinbestekoa da berberak izatea, nahiz eta zaintzen ditugun pertsonak ezberdinak izan.

ADMINISTRAZIOAREN HARRERA ORDUTEGIA

Ikasleak modu egokian eskolara sartu ahal izateko, Atezaintzak, Idazkaritzak eta Zuzendaritzak ez du jende-aurrekiko lanik egingo 09:15ak arte

Idazkaritzaren harrera ordutegia (Nekane):
Astelehenetik ostiralera: 09:15 – 10:30; 15:00 – 15:30

Zuzendaria edo Ikasketa Buruarekin (Bego, Iñaki) elkarrizketa eskatu nahi baduzue: atezainaren bidez egin (Baita telefonoz ere). Zuekin jarriko gara harremanetan.

Jantokiko arduradunarekin harremanetan jartzeko (Isabel)

Telefono zenbakia: 688 660 526

Helbide elektronikoa: jantokia.iruarteta gmail.com

MATERIALA

Ikasturtean zehar ikasleek behar duten materiala erosteko familia bakoitzak diru kopuru bat jartzen du kurtso hasieran. AMPAk banku kontuak ditu horretarako. Familiak dagokion kontua sartu behar du dirua eta andereño/maisuari emango dio ziurtagiria.

TESTULIBURUEN KUDEAKETA SOLIDARIOA

Eusko Jaurlaritzak ezarritako programa da. Irizpideak eta kudeaketa daude. Eskolak informazioa jasotzen du eta irailako bileretan gurasoei ematen zaie.

BI URTEKOEN ESKOLARATZEA

Kurtsoa hasi baino lehen, ekainean, bilera bat egiten da gurasoekin. Honetan mailako informazioa azaltzen da: funtzionamendua, gelak, ordutegia, egokitzapen prozesua…

Haurrak pixkanaka sartuko dira ikastetxean, eta horretarako egokitze-aldi bat izango da. Aldi horren helburua da etxearen eta eskolaren arteko zubiarena egitea eta haurrak apurka-apurka eskolara egokitzea. Tarte hori da haurrak egoera berrian egoki txertatzeko behar duen denbora. Iraupena ez da irailetik luzatuko.