Dakizuenez, otso jator batek erabaki du noizean behin gure eskolara etortzea euskara praktikatzeko lagun berrien bila, hizkuntza hori nondik datorren oso ondo ikusia baitago.

Eta zergatik aukeratu du Bilboko eskola hau? Galdetuko diozue zuen buruari, ez baita oso ohikoa otso batek pertsonekiko adiskidetasuna izatea, baina otso honek, oso azkarra izanik, badaki zer egiten duen. Harrera bikaina izan duelako aukeratu du gure eskola, eta, gainera, azkenean norbaitek izen bat eman dio, bikain!!!.

Baina, egiaztatu dezakezuen bezala, ez da edozein izen emandakoa, , munduko hizkuntzarik zaharrenari esker  izen euskalduna baita (nahi baduzue, esteka sakatu eta otsoa ikasleek emandako izen batzuen artean aukeratzen ikusiko duzue).

https://drive.google.com/file/d/1qxrUyvmAeqK6VqXVtht2O5tuZyanVSlh/view?usp=sharing

Gainera, ikasleek erabaki dute hizkuntza berezi hori defendatzen duten jarduera guztietan sartuko dutela. Hori dela eta, gaur bertan eraman dute Korrikako petoan eta Eskurtze parkean ibili da 5. eta 6. mailako haurren eskutik.

Beraz, egia esan, hasieran egindako harrera bikaina izan denez, otsoak leku hau aukeratu du IRUARTETAKO ikasleak oso abegikorrak direlako eta lagun otso bat izateak euskaraz hitz egitea merezi duela erabaki duelako.