MARTXOAK 8

Kategoriarik gabe

Martxoaren 8-an, Emakumeen Nazioarteko eguna dela eta, ekintza bereziak aurrera eraman ditugu eskolan. Haur Hezkuntzan, “Frida Kalho” (3 urteko gela), “Emakume famatuak” (4 urteko gela) eta “Bilboko kaleen emakumeen izenak” (5 urteko gela) gaiekin hainbat ekintza aurrera eraman ditugu. Lehen Hezkuntzan aldiz, berdintasuna aldarrikatzeko filmak, ekintza bereziak, muralak eta tailer ezberdinak aurrera eraman dira egunean zehar.  Eguna borobiltzeko, LH-ko irakasleen txikitako irudiekin mural bat egin da. Ekintza honek arrakasta handia izan duelarik ikasleen artean.