eskolako logoaIruarteta eskola Bilboko eskola publikoa da. Udalak ardura du eskolarekiko, eraikina eta mantenua berea baita. Euskal Autonomi Erkidegoko hezkuntza sarean dagoen eskola publikoa izanda, Hezkuntza Sailaren ardurapean gaude.

IRUARTETA ESKOLAKO PRINTZIPIO ETA BALOREAK

  • Pertsonaren garapen integralaren sustatzailea: hezkuntza emozionala.

Hezkuntza emozionala pertsonen garapen integrala sustatzeko bidea dela uste dugu. Emozioetaz kontziente izateak, hauek ezagutzeak eta onartzeak,  erantzunak  kudeatzen lagunduko digute.

Norberaren emozioak eta besteenak ulertzeko eta errespetatzeko ekimenek, lekua dute gure lan dinamikan, gure egunerokoan.

  • Euskalduna. Eleanitza. Hizkuntzen tratamendu integratua.

Euskara da Euskal Herriko berezko ezaugarria. Gure eskola euskalduna da eta euskalduntzea dauka helburu. Euskara da gure eguneroko bizitzako eta ikasketetako hizkuntza nagusia. Eskolan euskal kultura eta ohiturak bultzatzen ditugu

Gure inguru soziolinguistikoa zein den kontuan hartuta, ikasgeletan Lehen Hezkuntzan hasten gara gaztelera lantzen eta Ingelesa Haur Hezkuntzako 4 urtekoen geletan agertzen da, atzerriko hizkuntza modu goiztiarrean agertze aldera

Hizkuntzen alderdi komunikatiboak lehenesten ditugu eta ikasleentzat esanguratsuak diren egoerak bilatzen ditugu haien produkzioak irteera komunikatiboak izan ditzaten.

  • Hezkidetzagilea. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-eremu egiazkoa.

Hezkidetza naturaltasunez bizitzen ahalegintzen gara. Hala ere, sexuagatik bereizketarik ez gertatzea bilatzen dugu eta arreta jartzen dugu gizartean ematen diren gutxiagotzeak eta jarrera baztertzaileak eskolan ez islatzen.

Bestalde, nork bere sexualitatea eta besteena onartzeko hezitzen ditugu ikasleak.  Komunikazioetan hizkuntza sexista ekiditen dugu eta erabiltzen ditugun ipuin, jostailu eta iruditan arreta jartzen dugu sexismoa desagertze aldera.

  • Plurala. Inklusiboa. Giza duintasunaren balioa, funtsezko erreferente etiko gisa.

Ikasle guztiek bere gaitasunak garatzeko aukera izan dezaten, eskolako hezkuntza umeen ezaugarrietan oinarrituta dago, bakoitzaren erritmoa errespetatuz eta aniztasuna aintzat hartuz.

Ikasleen beharrei erantzuna emateko antolatzen dira ordutegiak, tutoretzen banaketak, indartze neurriak, eskolako jarduera bereziak, diruaren kudeaketa…

Eskolako partaide guztiek tokia izatea eta ziur sentitzea bilatzen duten jarduerak programatu eta zaintzen dira.

Ume guztien beharrei era egokian erantzuteko laguntzak era ezberdinetan antolatzen ditugu, umeak sistematik kanpo ez sentitzeko asmoarekin.

  • Parte-harztailea. Familien, ikasleen, eta ikastetxeko antolaketako eta funtzionamenduko profesionalen arteko lankidetza sustatzen duena.

Guztien inplikazioa bultzatzen dugu Heziketan guztiok partaide bait gara.

Eskola-komunitateko estamentu ezberdinen arteko giro eta harreman adeitsu, ulerkor eta arduratsuak bultzatzen ditugu.

  • Ekitatiboa. Kalitatekoa. Aukera-berdintasuna bermatzailea. Ahalmenak eta gaitasunak ahal beste garatzen duena.

Ikasleen  gaitasun guztiak garatzen laguntzen duen irakaskuntzaren aldeko apustua egiten dugu, arreta handia jarriz behar bereziak dituzten ikasleengan, bai gaitasun handikoak, zein zailtasunak dauzkatenak.

Irakasleen prestakuntza prozesu iraunkorra da. Irakasleak egokitzen joan behar dugu garatzen ari diren metodologietara, teknologia berrietara eta ikasleen behar sozioafektiboetara, eguneroko lanaren inguruan hausnarketa eginez, kalitatezko irakaskuntza lortzeko.

  • Bizikidetza. Giza eskubideak eta bizikidetza demokratikoaren printzipioak dira erreferentzia.

Talde lanean arituz, guztien ekarpenak errespetatuz, guztiontzat atsegina izango den lan giroa bilatzen dugu,eskolako antolakuntzan eta funtzionamenduan familia, ikasle eta irakasleen arteko kolaborazioa bultzatuz..

Gatazkak konpontzeko bidean, hausnarketa eta elkarrizketa erabiltzea proposatzen diegu ikasleei eta, era berean, egunerokoan eskolan sortzen diren gatazkak aurrera egiteko aukera bakatu nahi ditugu.

Eskola eremu lasaia eta atsegina izatea nahi dugu,eta bertan elkartasunaren, besteenganako errespetuaren eta begirunezko jarreren alde egingo dugu.

Pentsaera guztiek tokia izango duten arren, eskolak ez du bereziki bat bera ere bultzatuko.

  • Ikaslea bere hezkuntzaren protagonista izatea, berdinen arteko lankidetzan oinarritua.

Umeen interesatatik abiatuta eta talde lanaren bultzatzen duen  metodologia erabiltzen dugu

Ikasleen indibidualitatea, taldearen osotasuna eta taldeak banakakoari egiten dion ekarpena kontuan ditugu.

  • Sormena eta ekiteko gaitasuna bultzatzen duena.

Ikasle gogotsuak, jakin-mina dutenak, biziak eta ekintzaileakizatea; norbanako eta taldeko erronkei sormenez, konfidantzaz, arduraz eta zentzu kritikoz jardutea nahi dugu.

Eguneroko esperientzietan garatutako gaitasunak erabili ahal izateko era gero eta autonomoagoa ikas dezaten prestatu nahi ditugu umeak.

Nork bere iritziak , proposamenak, ideiak azaltzeko aukera ematen duen metodologia aktiboa bultzatzen dugu, guztien aportazioak kontuan izaten erronka berriei erantzuna bilatzeko prozesuan.

 

HELBURUAK

 

  • Konfidantzazko, errespetuzko eta erantzunkizunezko giroa sortzea eskolako antolakuntzan eta garapenean estamentu guztien partehartzea sustatuz eta honetarako  bide egokiak eskeiniz.

 

  • Gure ikasleak giza eskubideen, balio etikoen eta askatasunen errespetuan heztea, hezkidetzatik eta kulturartekotasunetik abiatuz, sexuaren, arrazaren edo erlijioaren araberako bazterketa-jokabideak ekiditeko.

 

  • Ikasleak haien gaitasun  fisiko, intelektual, giza gaitasun, gaitasun etiko eta emozionalak ezagutzen, baloratzen eta garatzen laguntzea, pertsona lez hazteko eta besteekiko harreman positiboak garatzeko.

 

  • Heziketa integratzailea eskaintzea non ikasle bakoitza den modukoa onartua den idei, iritzi eta sinismen aniztasuna  balio aberasgarritzat joz, pertsona toleranteak eta begirunetsuak hezitzeko.

 

  • Ikasleengan motibazioa eta aurreikuspen onak sustatzea, beraien interesetara eta gaitasunetara egokitutako aprendizai esanguratsua eskeiniko duen  metodologiaren bidez, oinarrizko konpetentziak ahal beste garatzeko.

 

  • Lehen Hezkuntza bukatzean bi hizkuntza ofizialetan komunikaziorako gaitasuna bermatzea eta atzerriko hizkuntza baten ulermen eta adierazpen oinarrizko maila ziurtatzea, euskararen aldeko jarrera sustatuz eta haren ezagutza eta egoera anitzetan erabilpena bultzatuz.

 

  • Guztien aukera berdintasuna ahalbideratuko duen metodologoia aktiboa garatzea non ikaslea bere aprendizaiaren protagonista den, sorkuntza eta lan kooperatiboa bultzatuz.