LANAK ZUZENTZEA

Familia horiek: Datorren astean, maiatzaren 4an (astelehena) eta 5ean (asteartea), 10:00etatik 12:00etara, zuen seme-alabek orain arte egin dituzten lanak eraman ditzakezue ikastetxera, tutoreek zuzentzeko. Atezaintzako atetik emanen dira eta mailako kaxan utziko dira. Animo eta laster arte.

Eskola jardueraren etenaldia

TESTU LIBURUEN BANAKETA

Familia estimatuak, Iruartetako irakaslegoa ,COVId-19 izurriteak eragindako egoeraren bilakaera ikusita, une honetan irakaskuntza-jarduera ez-presentzialarekin jarraitzea ahalbidetuko duten estrategiak eta metodoak planifikatzen ari gara . Horretarako, euskarri eta baliabide digital ezberdinak martxan jartzen ari gara, ikasleen, irakaslearen eta familien arteko harremana mantendu eta hobetzeko. Kontuan hartuta ikasle batzuek ez dutela online prestakuntzarako euskarri digitalik, beharrezkoa ikusten … Seguir leyendo

Eskola jardueraren etenaldia

IRAKASLEGOA ETA ZUZENDARITZA TALDEKO MEZUA

Familia estimatuak, Gaur Aste Santuko oporrak hasten dira, beraz bai irakasleek bai zuzendaritza taldeak eten bat egingo dugu. Egun horietarako, zuen seme-alabentzako irakasleek gomendioak edota proposamenak bidaltzen ari dira. Bueltan berriro harremanak berreskuratuko ditugu. Arazoren bat izatekotan zuzendaritza taldekoak konektaturik egongo gara. Animo eta ondo izan, Iruartetako irakaslegoa eta zuzendaritza taldea.

Eskola jardueraren etenaldia

APIRILAKO JANTOKIKO KUOTA

  Emergentzi egoera berezi hau dela eta, Eusko Jaularitza aplikatiboko jantoki erabileraren atalean oraingoz aldaketarik ezin denez egin, zuzendaritza taldeak jantokiko arduradunarekin batera,zera erabaki du: Hilabete honetan (apirila) jantokiko kuotarik ez pasatzea. Aurrerago, inolako zalantza barik, kontuak argi egongo direla eta ikasle bakoitzari dagokiona kobratuko zaiola ziurtatzen dugu. Zaindu zaitezte eta ondo izan. Zuzendaritza tadea eta jantokiko arduraduna.

Eskola jardueraren etenaldia

OHAR GARRANTZITSUA:NOTEN BULETINEN BIDALKETA

Familia estimatuak, Jarduera akademikoarekin jarraitu nahian, ahal den neurrian, datorren astean, hilaren 6tik 8ra bitartean, bigarren ebaluazioko noten buletinak emailez jasoko dituzue, posta elektronikoaren helbide berriarekin eta ikasle bakoitzaren pasahitzarekin batera (lehenengo mailatik laugarrenera, bosgarren eta seigarren mailakoek jada bazituzten). Azken horiek irakasle eta ikasle arteko zuzeneko harremana errazteko sortu ditugu. Horregatik, garrantzitsua da oraindik … Seguir leyendo

Eskola jardueraren etenaldia