Eskola-jarduera etenaldia

Familia estimatuak, Eskola-jarduera etenaldia dela eta,, hauxe izango da ohiko bidea gaiari buruz dugun informazio eguneratua zuei helarazteko. Jakinarazten dizuegu, ahal den neurrian, modu ez-presentzialean lan egiten jarraitzeko material didaktikoa astelehenean egongo dela eskuragarri atezaintzako sarreran, goizeko 9: 00etatik aurrera (4. maila izan ezik, 10: 00etatik aurrera izango baita) arratsaldeko 16: 30era arte. Hezkuntza-komunitateko kide … Seguir leyendo

Ekintza bereziak

Gabonak Iruartetan

Beste urte bat gehiago bukatzear dago. Eskolan gure Unibertsoa sortzea erabaki  dugu eta bertan 2020rako desioak adierazteko aurten izarrak erabili ditugu. Ostiralean Olentzero eta Mari Domingiren bisita izango dugu. Kiroldegian haiekin bilduko gara abesteko eta Erli eta Mixer  pailasoak gurekin disfrutatzera etorriko dira. Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On opa dizuegu!!

Ekintza bereziak

Azaroaren 25a Iruartetan

Azaroak 25ean emakumearekiko indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da. Aurreko urteetan bezala eskolan ,geletan, gaia lantzen dugu eta sentsibilizazio kanpaina xume bat egiten dugu. Adinaren arabera,  indarkeriaren desegokitasuna, eta zenbait eraso egoerak eta euren aurrean zelan jokatu lantzen ari gara . Bukatzeko, dekalogo bat prestatzen ari gara. Denok batera lortuko dugu mundu hobeago bat. “ERASOEN AURKA … Seguir leyendo

Ekintza bereziak

Martxoaren 8a etxean lantzeko proposamena

Urtero bezala, martxoaren 8aren inguruan, emakumeen berdintasunerako lan batzuk burutuko ditugu. Eskolan talde bakoitzak emakume esanguratsu bat ikertu eta plazaratuko du. Bestaldetik, proposatu nahi dizuegu etxeetan, eta ahla baduzue umeekin, bideo bat ikustea; ingelesez egon arren, gaztelaniazko azpi-tituluak ditu eta oso ondo ulertzen da ideia, baita ume txikiek ere. Hemen duzue ikusteko lotura. https://www.youtube.com/watch?v=prDsflm5pk8 Etxeetan … Seguir leyendo

Kategoriarik gabe

NEGUKO JAIA OSPATU DUGU!

Neguko Jaia ospatu dugu. Euritako politak egin ditugu eta ur tantetan gure desioak. Olentzero eta Mari Domingi eskolan egon dira!! IKASLEAK atalean argazkiak ikusi ahal dituzue.

Kategoriarik gabe