
Gaur egun, Lehen Hezkuntzako 1. mailako gela bat berrogeialdian dago, ikasleen artean detektatutako kasu positibo batek baldintzatuta.
Dakigunez, ikasturte zaila izango da hau klase konfinatuen joan-etorriengatik, baina gure eskolaren tamaina kontuan hartuta, oraingoz ez dira asko izaten ari COVID19 kasu positiboak.
Badakigu familientzat oso zaila dela kontziliazioa konfinamendu-kasu hauetan, eta eskolako taldeak eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen ahaleginagatik, eta animo asko eta besarkada handi bat bidali nahi dizuegu.