22-23 OOG HAUTESKUNDEAK

Kategoriarik gabe

                       OOG hausteskunde-prozesua

1.- Sarrera

1.1.- Berritu beharreko ordezkariak

1.2.- Bolondres aurkeztea

2.- Egutegia

3.- Hauteskunde Batzordea

4.- Bozketa

4.1.- Posta bidezko bozka

 

1.- Sarrera

Dakizuen bezala ikastetxeetan Ordezakaritza Organo Gorena (OOG) hezkuntza estamendu guztien ordezkarien gunea da.

Bi urterik behin hautaketa pozesua irekitzen da eta 22-23 ikasturteko lehen hiruhilabetean prozedura martxan jarri behar dugu.

Prozesu guztia Hausteskunde batzorde batek gidatua izango da Hezkuntza Sailetik ezarritako egutegiarekiko.

 

1.1.- Berritu beharreko ordezkariak

Bi urte dela, 20-21 ikasturtean, hauteskundeak izan genituen eta estamendu bakoitzeko ordezkarien erdia berriztatu genuen (bi ikasturte daramatzate oraingoz). Orain ikasturte hartan berriztatu gabe geratu zirenak (lau urte egin dituztenak) ordezkatzea tokatzen da. Era berean, gure ikastetxetik joan diren eta plaza libre utz duten pertsonak ordezkaturko dira.

Beraz hauek dira berriztu beharreko kopuruak:

Irakaslegoa:         9 kide

Familiak:              7 kide

Administrazio  eta zerbitzuetako langileak:      1 kide

Udaleko  langileak:                                        1 kide

 

Ordezkoak izatea ere interesgarria da partaide hauek ikasturtez-ikasturte desagertu daitezkeelako. Beraz, bolondres aurkeztera animatzen zaituztegu.

Es interesante también que haya suplentes para cubrir las plazas de aquellos miembros que pudieran desaparecer cada curso. Por lo tanto, os animamos a presentaros de forma voluntaria.

 

1.2.- Bolondres aurkeztea

Zuetariko norbaitek OOGko partaide izan nahi badu, Hauteskunde Batzordeari jakinarazi behar dio urriaren 19tik 28ra.

 

2.- Egutegia

Hemen aurki dezakezue jarraituko dugun egutegia.

https://drive.google.com/file/d/1RB8FoadrHK69jCB-Wpy42U8q43r3EBPd/view?usp=drivesdk

 

3.- Hauteskunde Batzordea

Batzordea honako hauek osatzen dute:

Zuzendaria

Irakaslegoaren ordezkari bat

Familien ordezkari bat

Administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat

Batzordea eratzeko zozketa bidez egingo da. Zozketa, 2022ko urriaren 18ean 11:15etan zuzendaritzako bulegoan. Hautagaiek ezin diote Batzordean parte hartzeari uko egin.

 

4.- Bozketa / Votación

Bozketa garaia Azaorak 16tik 18ra izango da. Hauskunde Batzordeak zehaztuko du aurrerago data eta ordu zehatza.

 

4.1.- Posta bidezko bozka / Voto por correo

Posta bidez bozka ematea posible da. Horretarako bozka Hauteskunde Batzordearen esku izango hauteskundeak egiteko aurreikusi den egunaren bezperan.

Horretarako, botoa posta-sistemaren bidez eman nahi duten hautesleek Hauteskunde Batzordeko buruari helaraziko dizkiote jarraian zehazten diren dokumentuak, gutunez, mezulariaren bitartez, edo hautesleak berak edo beste pertsona batek ikastetxean bertan entregatuz:

 

  • Hautesleak izenpetutako eskabidea, posta bidezko botoa emateko eskubidea eskatzen duena. Bertan, bere izena, abizenak, nortasun-agiri nazionalaren zenbakia edo baliokide den egiaztagiri baten zenbakia eta botoa emateko eskubidea gauzatzen duen hezkuntza- komunitatearen sektorea adieraziko dira.
  • Nortasun agiri nazionalaren edo antzeko egiaztagiriaren fotokopia.
  • Gutun-azal itxia, boto-txartel betea barruan duela

Adierazitako dokumentu horiek Hauteskunde Batzordeko buruari helaraziko zaizkio, gutun-azal baten barruan. Gutun-azal horretan honako hau arri behar da: «LHHI IRUARTETA ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenerako hauteskundeak. Posta bidezko botoa».