- Aste bat gehiago, COVID19 kasu berririk gabe.
Patioko eta Covideko batzordeak martxan daude. Laster nobedadeak kontatuko dizkizuegula espero dugu.
Astelehen honetan iragarri dizuegun bezala, familiekin bilerak hasi dira. Helburua, besteak beste, talde bakoitza zein mailatatik abiatzen den, erabiliko diren metodologiak, 20/21 ikasturterako planteatutako helburuak eta, jakina, familiek izan ditzaketen zalantza eta iradokizun guztiei erantzutea da.
Amaitzeko, jakinarazi nahi dizuegu jantoki-greba bat egingo dela hilaren 21erako.
Astelehenean datu zehatzagoak izango ditugu zentroan izan duen eraginari buruz, eta gure webgunetik emango dizuegu horren berri.