ASTEKO BULETINA

Asteko buletina

 

6.mailako ikasleek urtero parte hartzen dute “MUNDU BAT BERTSO” proiektuan, Bizkaiko Bertsolaritza Elkarteko Arkaitz Zipritia Mendizabalek astero ematen duen bertsolaritza saioarekin.

Hitzarekin eta hizkuntzarekin jolasten dugun bitartean, bertsoak osatuz, euskara, kultura, musika eta trebetasun pertsonal eta sozialak, autoestimua eta lankidetza bezalako alorrak jorratzeko aukera dugu.

Bertsolaritzaren jarduna ikasturtean zehar landutako bertsoekineta abestiekin amaitu dugu, 5. mailako gure eskolakideek osatutako publiko sutsu baten aurrean.

 

Ahoak estalita

Mihia kantari

Neuronak dantzan eta

Belarriak adi

Berdin dio entzule

Edo bertsolari

Egan egiten utzi

irudimenari