COVID 19ko lehen positiboa Iruartetan

Oharrak

 

Gaur goizean bertan, astelehena 14, eskolarako sarrera baino lehen, gure eskolako neskato batek COVID 19 positibo bat eman duela jakinarazi digute.

Familia guztiei telefonoz deitu ahal izan diegu, klase horretako haur guztiak gaur eskolara joan ez daitezen, kutsatuta ez daudela baieztatzen duen PCR proba egin arte.

Ikusten duzuenez, operatibak arintasuna eta berehalako erantzuna eskatzen digu gertatzen den gorabehera bakoitzaren aurrean. Horregatik, eskerrak ematen dizkizuegu familia guztiei zuen laguntzagatik eta ulermenagatik.

Oraindik ez dugu berri gehiagorik, baina, gertatzen direnean, bide honetatik informatuko zaituztegu.