IRUARTETA HLHI ESKOLA-KOMUNITATEKO KIDE GUZTIEI
Joan den urriaren 27an Hauteskunde Batzordea eratu zen gure Eskola Kontseilua berritzeko prozesurako. Estamentu bakoitzeko ordezkari banak osatzen dute: Maite Maestre (familiak), Igor Arranz (irakasleak), Zuriñe Eiguren (irakasleak ez diren langileak) eta Begoña García (zuzendaritza).
Hautagaitzak aurkezteko epea azaroaren 20an amaituko da. Bozketak azaroaren 26an izango dira, behar bezala iragarritako ordutegietan.
Berrikuntza partziala denez, sektore bakoitzean bete beharreko bajen arabera aukeratu beharreko kide-kopurua honako hau da: Familiak 8; Irakasleak: 6. Berezko kideak dira: Ikasketa-burua, Zuzendaria eta Idazkaria (hitzarekin baina botorik gabe).
Eskola Kontseilua da eskolaren martxarako erabaki garrantzitsuenak hartzen diren organoa. Horregatik, gure eskola-komunitateko kide guztiak animatzen ditugu beren burua antolatzera eta hautagaitzak aurkeztera, partaidetza indartuta egon dadin.
Hautagaitzak aurkezteko, jo Zuzendaritzara.
Edozein zalantza edo iradokizun izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan.
Agur bero bat.
Zuzendaritza taldea