ETB3-KO PROGRAMA

Eskola jardueraren etenaldia

 

Ikasle txikienentzat eta lehentasunez Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara bitartean eskolatuta dauden ikasleentzat, datorren martxoaren 30etik aurrera ETBn “Bitartean, etxetik ikasten” programa bat eskainiko da, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik 12etara. Helburua, batez ere, curriculumaren inguruko gai, jarduera eta edukiekin euskarazko lotura mantentzea da. Hedapen handiko baliabide didaktikoa da, Hezkuntza Sailaren eta ETBren arteko lankidetzari esker eta irakasle boluntarioen parte-hartzeari esker.

Programa honen bidez, irakasleen eta familien inplikazioa espero da programa ikusteko, eta emandako saioetatik abiatuta, ikasleekin landutako edukiari buruz elkarreragin ahal izatea espero dugu, bai eta bertan parte hartzera animatzea ere, telefono eta whatsaap deien bidez.

Zuek egindako ahalegina eta  lana eskertzen dizuegu.