EUSKAL MASKOTAREN IZENA

Kategoriarik gabe

Helburu komun bat lortzeko urratsak ematen ari gara, ikastetxean euskararen erabilera bultzatzeko erabiliko dugun maskota erakartzea, eta, zuen laguntzari esker, badakigu hezkuntza-komunitate osoaren bizitzako beste espazio batzuk konkistatzeko ere oso baliagarria izango dela.

Oraingo honetan bozketa egin da eta ikasle guztiek parte hartu dute gure hizkuntzaren erabileraren aldeko kanpainetan erabiliko dugun maskota aukeratzeko.

Bozketa honetan lortutako izena IRUOTS izan da, eskola gisa dugun nortasunean errotuko den izen handia.

Izen horrek oso ondo adierazten du lortu nahi den helburua; horrela, IRUk eskolaren izena bera aipatzen du; eta, bestetik, izenaren azken zatian, (H) OTS, zarata, hitz bihurtuko duguna, eta hitz horiei esker “euskaraz BIZI NAHI DUT” leloa posible egiten lagunduko diguten esaldiak sortuko ditugu.

Horrela, maskota honek hainbat kanpainatan parte hartzen eta laguntzen lagunduko digu, hizkuntza modu ludiko batean erabiliz.

Hemendik gonbitea luzatzen dizuet , maskota hau familian erabiltzeko moduari buruz bururatzen zaizkizuen ideiak zuek ere bidal ditzazuen.