Grebaren arrazoiak

Oharrak

Ohar honen bidez, bihar, irailak 15, egingo den grebak izango duen eragina jakinarazten dizuegu.

Greba honen arrazoiak, besteak beste, hauek dira:

– Hezkuntza Sailari irakasle gehiago eskatzea, ikastetxeko ikasleekin laugarren lerroa ireki ahal izateko eta, hala, ratioa jaisteko.

– Irakasleen plantillak arinago osatzea.

– Ikastetxeei beharrezko material higienikoa ematea.

– Kudeaketa hobea COVID gaian.

Grebaren jarraipena honakoa izango da:

Haur Hezkuntzako eraikina: irakasleen% 99.

Lehen Hezkuntzako eraikina: irakasleen% 90.

Jantoki zerbitzurik EZ da egongo.

GREBA HONETAN IRAKASLEEK PARTE-HARTZE HANDIA DUTENEZ, EZIN DIRA TALDE BURBUILAK MANTENDU EZ KLASEETAN, EZTA PATIOETAN ERE EZ