HEZIAK-Hesiak APURTUZ

Kategoriarik gabe

Kanpaina honen izenburuak agerian uzten du harresiak apurtu behar direla balioetan hezi ahal izateko, eta, aldi berean, “heziketak” hautsi behar direla, munduan egoteko modu berri batera hurbildu ahal izateko.

Horrela, kanpaina honen helburua hurrengo urteetarako proposatuko den ikasleen profila egitea izango da, hezkuntza ikusteko eta ulertzeko gure modua definitzeko.