IKASLE PROFILA

Kategoriarik gabe

Ikasleekiko bizikidetza-batzordean egindako hausnarketetan oinarrituta, sentsibilizazio-kanpaina batzuk egin dira, eta horiei esker, XXI. mendeko gizartearen erronka berriei aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasunetan oinarritutako gure ikasleen irteera-profila eraikitzen sakondu ahal izan dugu.

Lan horiekin kartel batzuk egin ditugu, eta eskolako ateetan jarriko ditugu. Kartel horietan zehazten dugu zer nolako balioak transmititu nahi dizkiegun gure ikasleei; hezitu nahi dugun pertsona euskalduna, errespetuzkoa, arduratsua, feminista, anitza eta askea, emozien kudeaketan aurreratua, sortzailea, ekologista, osasuntsua, jakin mina eta asetzen ez duena, kolaboratzailea eta kritikoa izango da.