JANTOKIKO OHARRA

Eskola jardueraren etenaldia

Familia estimatuak,

Datorren ekainean jantokiko kitapena egin behar da. Kuota ordaintzen duten jankideei beren kuota birkalkulatu zaie, kontuan izanda martxoaren 13tik jantokiko zerbitzua bertan behera gelditu zela.

Ikasturteko kuota ordainketaren arabera (9 zatitan kalkulatuta zegoen, urritik ekainera) eta erreserbaren arabera, familia batzuei tokatzen zaie diru kopuru bat itzultzea eta beste batzuei kopuru bat kobratzea.

Kobroak ekainaren 5ean egingo dira  eta itzulketak ekainaren 10etik aurrera.

Kitapenarekin konforme ez bazaude edo zalantzaren bat badago kobratu edota bueltatu den kopuruarekin, mesedez, ez bueltatu erreziborik jantokiko arduradunarekin zalantzak argitu arte.

jantokia.iruarteta@gmail.com