Abenduaren 22an iritsi ziren gure eskolara Olentzero eta Mari Domingi. Bisita oso esperotakoa zen, eta, ikasturte honetan, pandemiaren ondorioz, guztiok batera hartzerik izan ez dugun arren, ikasleek, bizitzea egokitu zaizkigun garaiek agintzen duten bezala, bere burbuilan, beste urte batzuetako emozio berarekin ospatu zuten etorrera.