OOGrako (Eskola Kontseilua) hauteskundeak dira. Eskolaren ordezkaritza- organoa da, eta familien ordezkariok zeresan handia dugu ikastetxearen funtzionamendua hobetzeko.
Aurkeztu zure hautagaitza urriaren 27tik azaroaren 9an.
OOGak ikastetxeen partaidetza- eta erabaki-organoak dira. Bertan hartzen ditugu hezkuntza-komunitateko kideok gure ikastetxeari dagozkion erabaki garrantzitsuenak.
Aurten 9 lanpostu huts geratzen dira, eta, beraz, beharrezkoa da hautagai- kopuru handia lortzea ordezkaritza egokia ziurtatzeko.
Oso garrantzitsua da prozesu honetan parte hartzea; beraz, zuen hautagaitzak eskolako idazkaritzan aurkeztera animatzen zaituztegu.
ESKOLA KONTSEILUKO FUNTZIOAK
• Ikastetxeko Heziketa Proiektua —Curriculum eta hizkuntza Proiektuak barne hartzen dituelarik—, Antolaketa eta Jarduera Araudia (AJA) eta gestio ekonomikorako proiektua onartu
• Ikastetxearen urteko plana onartu
• Ikastetxearen urteko memoria onartu
• Ikastetxearen urteko Bizikidetza Plana onartu
• Bizikidetza gatazken konponbidea ezagutu, eta bere ezarpena eta erreklamazioak
berrikusi
• Testuliburuen kudeaketa solidarioa egiteko programaren antolaketarako eta funtzionamendurako ildoak onetsi
• Eskolaz kanpoko ekintza eta ekintza osagarrietarako Plana onartu
• Irakasleen formazio eta birziklatze ekintza programa onartu
• Ikastetxean ikasleen onarpenaren inguruan erabakiak hartu
• Kultur eta heziketa helburuak izanik beste ikastetxeekin elkarlanerako harremanak
ezarri
• Eskolako instalazio eta ekipoen berrikuntza sustatu
• Administrazio zein irakaskuntza arloetan ikastetxeko ekintzak orokorrean kudeatu
• Ikastetxearen ordutegi eta egutegia onartu
• Zuzendariaren aukeraketa batzordean parte hartu
• Diziplina gatazken ebazpena ezagutu
Info gehiagorako:
instrucciones_complementarias_proceso_electoral_2020_publicos_e