Bizitzea egokitu zaigun garai arraro hauetan, non Europako lurretan gerra bat egon ere posible izan den, gure hondar-alea jarri nahi dugu bakea izan dadin.
Eskolak bakerako bizikidetza batean parte hartzeko konpromisoa hartzen du, eskaileraren amaierara mailaz maila iristeko helburuarekin; nahi horiek gure ikastetxeko eskaileretan ere ikusarazten dira, egunero gogora dezagun bakean eta harmonian bizitzeko desio komun horren parte aktiboa garela.