Aste honetarako ere albiste onak ditugu!
Bi aste daramatzagu gela konfinaturik gabe, irakasle baten alarma faltsua besterik ez.
Hezkuntza Sailak 2 irakasle berri eman dizkigu, COVID egoerak sortzen dituen premiei erantzuteko. Horrek euskara indartzeko, hezkuntza-premia bereziei erantzuteko eta ikasleekin gaitasun digitala lantzeko zereginetan lagunduko digu. Azken horretarako, etorkizuneko informatika-gela antolatzen ari gara, Lehen Hezkuntzako 1etik 4ra bitarteko ikasleentzat bereziki.
Jantokian ere langile gehiago ditugu (4 Lehen Hezkuntzan eta 1 Haur Hezkuntzan). Oraingoz aldi baterako aurreikusten den arren, egonaldia ikasturte osoan luzatzea espero dugu.
Bekak emateko epea urriaren 9tik azaroaren 9ra arte ireki da. Ikasturte honetan ez da idazkaritzatik kudeatuko; eskabidea online egin behar da. Informazio-oharra erantsi dugu, nola jokatu azaltzeko jarraibideekin batera.
Gozatu zubiaz eta asteartean ikusiko dugu elkar 😉