Goizeko sarrerak. Haur hezkuntza

20/21KURTSO HASIERA, Oharrak

 

Urriaren batetik aurrera hainbat aldaketa emango dira sarrerako ordutegi eta tenperatura neurketaren inguruan:

 

5 URTE SARRERA  9;00etan

Umeak ilada egin ondoren eskolako hall-era sartuko dira eskuak garbitzera.

Bertan hartuko diegu tenperatura

4 URTE SARRERA  9:00etan

Umeak ilada eginda goiko solairura joango dira eskuak garbitzera. Itxaroten diren bitartean tenperatura hartuko diegu.

3 URTE SARRERA 9:10ean

Tenperatura gela barruan hartuko diegu korroan daudenean.

2 URTE SARRERA 9:15etik 9:30era

Tenperatura gela barruan hartuko diegu lasai dauden une batean.

 

Aldaketa hauen arrazoiak hauexek dira:

– Sarreretan pilaketak saihesteko proposatu genuen ordutegi eskalonatuaren tarteak laburtu ahal direla ikusi dugu, hasieran baino arinago egiten dugulako.

– Hotza edo bero handia egin duenean, termometroekin egindako  neurketak ez dira fidagarriak izan,  ez dutelako berdin neurtzen kanpoan eta barruan. Arazo hoiek eman ez daitezen, kalean ez egitea pentsatu dugu.

 

Gerta daiteke umeak bai sarreran edo goizean zehar sukarra izatea , eta kasu horretan berehala deituko dugu umearen bila ahalik eta lasterren etortzeko, Halan eta guztiz ere protokoloa martxan jarri behar dugu eta umea, prestatu dugun Covid gelara eramango dugu bertan itxaroteko familia etorri arte. Oso garrantzitsua da telefonoa erabilgarri izatea eta deia hartzea.

 

Ikasturte berezia izango da aurtengoa, eta aldaketa guztiak praktikan jarri behar dira funzionatzen duten ala ez ikusteko eta behar izatekotan beste proposamen berria egiteko. Zuen pazientzia eta laguntza eskatzen eta eskertzen dugu aurretik.