20-21 INAUTERIAK

Ekintza bereziak

 

Familia estimatuak,

Aurten, Hezkuntza Saileko Lan Arriskuen Babeserako Zerbitzuaren jarraibideei jarraituz, aire zabalean bada ere beharrezkoak ez diren kontzentrazioak saihestea aholkatzen duena, ez dugu ohiko desfilea patioan egingo.

Beraz, inauterietako dekorazioa eta proiektuak ezagutzeko ohiko bisita ezin izango dugu egin.

Horrek ez du eragozten aukeratutako gaiaren proiektuan(Magia Haur Hezkuntzan, Astronautak lehen zikloan (1. eta 2. maila), Hamarkadak bigarren zikloan (3. eta 4.maila) eta Pertsonaia mitologikoak hirugarren zikloan(5. eta 6. maila) lanean jarraitzea eta mozorratzea.

Gure irudimena erabiliz, jai-egun batez gozatuko dugu beste ospakizun mota  batzuekin (jolastokian, klaseen edo mailaren  arabera, dantza egin, grabatu eta partekatu , adibidez )

 

Gure ohiko ospakizunetara laster itzultzea espero dugu. Agur bero bat.

Iruartetako klaustroa eta zuzendaritza-taldea