Hezkuntzako sailburuordearen jarraibideak erreferentzia bat dira, eta lagungarri izango delakoan gaude ikasturte honen amaierari eta hurrengoaren plangintzari ahalik eta ondoen heltzeko. Hezkuntza plana
Karpeta honetan orain arte igotako materiala ,eta oraindik aurrera hirugarren hiruhilerako gehitzen joango garen materiala topa dezakezue. KORONABIRUS -MATERIAL DIDAKTIKOA II
Familia estimatuak, Iruartetako irakaslegoa ,COVId-19 izurriteak eragindako egoeraren bilakaera ikusita, une honetan irakaskuntza-jarduera ez-presentzialarekin jarraitzea ahalbidetuko duten estrategiak eta metodoak planifikatzen ari gara . Horretarako, euskarri eta baliabide digital ezberdinak martxan jartzen ari gara, ikasleen, irakaslearen eta familien arteko harremana mantendu eta hobetzeko. Kontuan hartuta ikasle batzuek ez dutela online prestakuntzarako euskarri digitalik, beharrezkoa ikusten … Seguir leyendo
Iruartetako irakasleek eta zuzendaritza-taldeak animo mezu bat bidaltzen diegu ikasleei, eta berriro ere elkar ikusteko gogoa. Animo txapeldunak! Irakasleen agurra
Lotura honetan Iruartetako sukaldariek eta begiraleek ikasleei zuzendutako agurraren bideoa , animoak bidaltzen ,ikus dezakezue. Zuen gustukoa izatea espero dugu. Animo eta laster arte! Jantokia. Bideoa
Familia estimatuak, Gaur Aste Santuko oporrak hasten dira, beraz bai irakasleek bai zuzendaritza taldeak eten bat egingo dugu. Egun horietarako, zuen seme-alabentzako irakasleek gomendioak edota proposamenak bidaltzen ari dira. Bueltan berriro harremanak berreskuratuko ditugu. Arazoren bat izatekotan zuzendaritza taldekoak konektaturik egongo gara. Animo eta ondo izan, Iruartetako irakaslegoa eta zuzendaritza taldea.
Emergentzi egoera berezi hau dela eta, Eusko Jaularitza aplikatiboko jantoki erabileraren atalean oraingoz aldaketarik ezin denez egin, zuzendaritza taldeak jantokiko arduradunarekin batera,zera erabaki du: Hilabete honetan (apirila) jantokiko kuotarik ez pasatzea. Aurrerago, inolako zalantza barik, kontuak argi egongo direla eta ikasle bakoitzari dagokiona kobratuko zaiola ziurtatzen dugu. Zaindu zaitezte eta ondo izan. Zuzendaritza tadea eta jantokiko arduraduna.
Familia estimatuak, Jarduera akademikoarekin jarraitu nahian, ahal den neurrian, datorren astean, hilaren 6tik 8ra bitartean, bigarren ebaluazioko noten buletinak emailez jasoko dituzue, posta elektronikoaren helbide berriarekin eta ikasle bakoitzaren pasahitzarekin batera (lehenengo mailatik laugarrenera, bosgarren eta seigarren mailakoek jada bazituzten). Azken horiek irakasle eta ikasle arteko zuzeneko harremana errazteko sortu ditugu. Horregatik, garrantzitsua da oraindik … Seguir leyendo
Eskola-jarduera berrantolatzeko eta familiekin eta ikasleekin komunikatzeko kanal berriak ezartzeko lehen uneak igaro ondoren (Classroom, zoom, blogak, telefonoa…), egoera berri hori ebaluatzen ari gara (berria da guztiontzat eta egokitzeko ahalegina eskatzen digu), eta tutoreek jakinarazten digutenez, egiaztatu dugu zailtasunak dituzuela hainbat arrazoirengatik. Kezka hori (ikastetxe guztietan gertatzen da) Hezkuntza Sailari helarazi diogu, eta jakinarazi digu … Seguir leyendo
Jakinarazten dizuegu Sailburuordeak bidalitako agindua, klase-egunak ez direnean jantoki-beken ordaintzeari buruz, betetzen ari garela. Hurrengo egunetan zuen kontu korrontean agertuko zaizue familia bakoitzari dagokion kopurua. Bekadun ez direneei ez zaie aldi hori kobratuko. Zalantzarik baldin baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan helbide elektroniko honetan: [email protected] Beken ordainketarako jarraibideak.pdf