ASTEKO BULETINA

  6.mailako ikasleek urtero parte hartzen dute “MUNDU BAT BERTSO” proiektuan, Bizkaiko Bertsolaritza Elkarteko Arkaitz Zipritia Mendizabalek astero ematen duen bertsolaritza saioarekin. Hitzarekin eta hizkuntzarekin jolasten dugun bitartean, bertsoak osatuz, euskara, kultura, musika eta trebetasun pertsonal eta sozialak, autoestimua eta lankidetza bezalako alorrak jorratzeko aukera dugu. Bertsolaritzaren jarduna ikasturtean zehar landutako bertsoekineta abestiekin amaitu dugu, … Seguir leyendo

Asteko buletina

APIRILEKO BULETINA

Hamabostaldi honetan, liburuaren eguna ospatu dugu, eta aire zabaleko liburutegiaz, orri-markagailuak sortzeko tailerrez eta patioan etengabe irakurtzeaz gozatzeko aukera izan dugu, eguraldi onari esker. Jarduera horiek hurrengo astean luzatu ditugu, eta 6. mailako ikasleek ipuinak irakurri dizkiete Haur Hezkuntzako ikasleei. Esperientzia oso positiboa izan da eta errepikatuko dugu!

Asteko buletina

Urtarrilaren buletina

Kaixo familiak, Gabonetako oporretatik itzulera lasaia izan dugu. Ikastetxeko COVID-en intzidentziak txikia izaten jarraitzen du: gaur egun konfinatutako lau ikasle positibo eta bi irakasle daude, negatiboak izan arren konfinamendua egin behar dutenak, harreman estuak direlako. Haur eta Lehen Hezkuntzako jolastokietan jolasak margotzen ari gara euriak uzten digunean eta laster Agate Deuna eta Inauteriak ospatuko ditugu. … Seguir leyendo

Asteko buletina

Abenduko boletina

  Abendua laburra baina bizia da. Hilaren 3an Euskararen Eguna ospatu genuen,Argazkiak ataleko argazkietan ikus ditzakezuen egindako herri kirolak eta ekintza bereziak.   Olentzero eta Mari Domingi hilaren 22an noiz iritsiko zain gauden bitartean, aste honetan ikasleak  Elkartenetek antolatutako informatika ikastaroetan parte hartu duten gurasoak izan direla esan nahi dizuegu. Astean zehar, elkarte horrek berak … Seguir leyendo

Asteko buletina

JANTOKIKO LANGILEAK EITBKO MARATOIAN

Iruartetako eskolako jantoki zerbitzuko langileok bat egiten dugu EITB Maratoiarekin. Jantokia eremu segurua eta osasuntsua izateko irmo lanean ari gara.     Negarrak eta minak ikusi ditzakegun bitartean, babesten eta zaintzen segiko dugu guztion artean.   Ohitura dugu gure arteko distantziak mantentzeko, Hurbil gaitezen itxaropena elikatzen jarraitzeko. Bertsoren egilea: Arkaitz Zipitria

Asteko buletina, Ekintza bereziak

Asteko buletina. Azaroaren 4.astea

Beste aste bat (zortzigarrena), konfinamendurik gabe. Baditugu Eskola-Kontseiluko kide berrien izenak: NURIA CAÑÓN ANDINO ILARGI DE LUCAS GIL ALBERTO GUTIÉRREZ FERNÁNDEZ ÁNGELA KALMS LUIS MARÍA MACARENO RAMOS IRANTZU RENTERÍA RUÍZ AINHOA RIESCO GRANJA ASIER URRUTIKOETXEA ALIJARTE SUPLENTES: TAMARA GARCÍA GÓMEZ PATRICIA MARTÍN MARTÍN Eskerrik asko guztioi zuen inplikazioagatik eta parte- hartzeagatik!

Asteko buletina

asteko laburpena azaroaren 2.astea

Aste hau, berriz ere, eskolan gela konfinaturik gabe amaitu da. Hautagaitzak aurkezteko epea azaroaren 20ra arte luzatu da. Eskolan aktiboki parte hartzera animatzen zaituztegu. Gaur musika klaserako leihoa irekiko dugu. Ikasturte honetatik aurrera gela zabal eta argitsu berri batez goza dezakegu. Nahiz eta beste instrumenturik ezin erabili, perkusio-teknika berriekin gozatzen dugu.

Asteko buletina, Ekintza bereziak

Urriaren 5. astea

  Beste aste bat gehitu dugu, gure eskolan Covid19 positibo berririk gabe. Asteko laburpen honetan leiho txiki bat irekiko dugu; horrela, aste honetan Lehen Hezkuntzako zikloetan egin diren jarduera batzuk ikusi ahal izango dituzue. Gainerako irakasgaiekin gertatzen den bezala, Gorputz Hezkuntzako saioak egoera berrira egokitu behar izan dira. Saio guztiak ezinbesteko hiru alderditan oinarrituta egiten … Seguir leyendo

Asteko buletina, Ekintza bereziak

Urriaren 3.astea

Aste bat gehiago, COVID19 kasu berririk gabe. Patioko eta Covideko batzordeak martxan daude. Laster nobedadeak kontatuko dizkizuegula espero dugu. Astelehen honetan iragarri dizuegun bezala, familiekin bilerak hasi dira. Helburua, besteak beste, talde bakoitza zein mailatatik abiatzen den, erabiliko diren metodologiak, 20/21 ikasturterako planteatutako helburuak eta, jakina, familiek izan ditzaketen zalantza eta iradokizun guztiei erantzutea da. … Seguir leyendo

Asteko buletina

Urtarriaren 2.astea

Aste honetarako ere albiste onak ditugu! Bi aste daramatzagu gela konfinaturik gabe, irakasle baten alarma faltsua besterik ez. Hezkuntza Sailak 2 irakasle berri eman dizkigu, COVID egoerak sortzen dituen premiei erantzuteko. Horrek euskara indartzeko, hezkuntza-premia bereziei erantzuteko eta ikasleekin gaitasun digitala lantzeko zereginetan lagunduko digu. Azken horretarako, etorkizuneko informatika-gela antolatzen ari gara, Lehen Hezkuntzako 1etik 4ra … Seguir leyendo

Asteko buletina