JANTOKIKO LANGILEEN AGURRA 6.MAILAKOEI

Begirale, sukaldari eta jantokiko arduradunok hamaiketako berezi batekin agurtu ditugu Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak, eta osasuna eta zortea opatu dizkiegu bigarren hezkuntzako ikasle gisa duten etapa berrian

Ekintza bereziak

HORMAIRUDI BERRIA IRUARTETAN

Gaurdanik horma-irudi berri bat dugu eskolan, ezkerraldeko fatxadan ikus dezakezue, frontoiaren ondoan.   Guraso-elkarteak, Visual Art Therapyrekin lankidetzan, mural artistiko bat proposatzen du, non Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek lan kolektibo eta interaktibo bat sortzen lagundu ahal izango duten, eskolan duten esperientziaren arrasto garrantzitsu bat uzteko. Ideia artistiko eta emozionalak trukatuko dira hizkuntza inklusiboan, sormenez … Seguir leyendo

Ekintza bereziak

ASTEKO BULETINA

  Joan den astean, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek bizikleta saio bat izan zuten Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren edukien barruan. Bizkaiko Txirrindularitza Federazioarekin batera, ikasleek saio teoriko bat eta beste praktiko bat izan zuten, non oinarrizko kontzeptuak eta txirrindularitzaren hastapenekoak landu zituzten. Zirkuitu praktiko batekin gozatu zuten hainbat teknika konbinatuz (slalom, biraketak, pasarelak, suplace, esku batekin … Seguir leyendo

Ekintza bereziak

APIRILAK 23. LIBURUAREN EGUNA

  Ekitaldi ezberdinak prestatzen ari gara liburuaren eguna ospatzeko. Horien artean, etengabeko irakurketa jolastokian/ludotekan. Bertan, Lehen Hezkuntzako talde guztiek parte hartuko dute, eta gela bateko ikasleek liburu bat irakurriko diete beste gela bateko ikaskideei, audioliburuak grabatuko dituzte eta nagusiek (6. maila)ipuinak irakurriko dizkiete txikienei. Eguraldiak uzten badu, patioan ezusteko jarduerak egongo dira.

Ekintza bereziak

EKIMEN SOLIDARIOA:ESNE BILKETA

Eskolako Jantokiko batzordetik ondoko ekimen solidarioan parte hartzeko  deia egiten dizuegu apirilaren 19tik 23ra bitarteko egunetan esne bilketa batekin Zaporeak proiektuan laguntzeko. Zaporeak irabazteko asmorik gabeko elkartea da. 2016. urtetik, osasuntsu eta  kalitatezko janaria banatzen du Greziako errefuxiatu-kanpamentuetako pertsonen  artean. Gaur egun, Zaporeak sukalde bat dauka Lesbos irlan. Bertan, 2.000 otordu  banatzen ditu egunero. 2020 … Seguir leyendo

Ekintza bereziak

INAUTERIAK 20/21

  Ostiralean, hilak 12, gure inauteriak ospatu ditugu. Aurten eskola izaki mitologiko eta magikoz bete da: lamiak, Tarttaloa, sorginak, basajaunak, Harry Potter… punkiak… hippiak… astronautak… Bideoak eta argazkiak utziko dizkizuegu. Lagin txiki honekin hasiko gara:   Euskal mitologia 3. zikloan      

Ekintza bereziak

ESKERRAK

Eskolatik ludoteka antolatzeko jolasak eta liburuak ematearekin elkarlanean aritu zareten guraso guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu. ESKERRIK ASKO!!! Espazio honetaz gozatzeko unea emozioz espero dugu.

Ekintza bereziak

INAUTERI EGUNEKO ORDUTEGIA

Familia estimatuak,   Inauteri eguneko ordutegia( otsailaren 12a) asteazkenetan  bezala izango da .  Astelehena eta asteartea jai egunak dira, beraz asteazkenean berriro elkar ikusiko gara.

Ekintza bereziak