EKIMEN SOLIDARIOA:ESNE BILKETA

Ekintza bereziak

Eskolako Jantokiko batzordetik ondoko ekimen solidarioan parte hartzeko  deia egiten dizuegu apirilaren 19tik 23ra bitarteko egunetan esne bilketa batekin Zaporeak proiektuan laguntzeko.

Zaporeak irabazteko asmorik gabeko elkartea da. 2016. urtetik, osasuntsu eta  kalitatezko janaria banatzen du Greziako errefuxiatu-kanpamentuetako pertsonen  artean.

Gaur egun, Zaporeak sukalde bat dauka Lesbos irlan. Bertan, 2.000 otordu  banatzen ditu egunero.

2020 ko abenduaren erdialdetik Lesbos uhartean dagoen KARA TEPE, kanpamendu berrian bizi diren errefuxiatuak koarentenan daude. Egoera honetan mugak aldatu diren arren, orokorrean baiezta dezakegu kaiolatutako 7.200 pertsona ezin direla bertatik atera beren baliabide propiorik gabe, beren burua elikatu ahal izateko.

Elikagai falta eta kanpamendu eremuan eskaintzen zaien janari urria ikusita, astero esnea eta fruta banatzen hasi nahi dugu, gutxienez hurrengoko 3 hilabeteetan. Eta horretaz gain, egunero 2000 errazio inguru janari prestatua banatzen jarraitu.

Asmo handiko erronka da, ba, baliabide ekonomiko eta elikadura- baliabide handiak behar dituelako, baina saiatu nahi dugu, zeren eta Greziako uharteetan errefuxiatuen egoera gero eta garratzagoa da.

Zuen laguntza espero dugu. Eskerrik asko ekarpenengatik.

BILKETA MAILAKATUA:

IRAUNGITZE LUZEKO BEHI – ESNE OSOAREN LITRO BAT IRUARTETA HAUR HEZKUNTZA: APIRILAREN 21ean, ASTEAZKENEAN

IRUARTETA LEHEN HEZKUNTZA: APIRILAREN 23an, OSTIRALEAN

 

Euskal Herrian. APIRILAREN 24 AN BIZKAIAN, Bilbon eta erronkarekin bat egiten duten herrietan