Urtarrilaren buletina

Asteko buletina

Kaixo familiak,
Gabonetako oporretatik itzulera lasaia izan dugu.
Ikastetxeko COVID-en intzidentziak txikia izaten jarraitzen du: gaur egun konfinatutako lau ikasle positibo eta bi irakasle daude, negatiboak izan arren konfinamendua egin behar dutenak, harreman estuak direlako.

Haur eta Lehen Hezkuntzako jolastokietan jolasak margotzen ari gara euriak uzten digunean eta laster Agate Deuna eta Inauteriak ospatuko ditugu.