“Elkarrekin beti: aniztasunean elkartuta “ lelopean, Homofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna LGTBIQ+ kolektiboaren beste hizki batzuetara zabaldu da, eta horiek ere diskriminazio hori jasaten dute, hala nola transexualek eta bisexualek. Jardunaldi hori maiatzaren 17an egiten da, eta kolektibo horrek duen tabu soziala ezabatzearen alde egiten du. Horrela, Homofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunak edozein pertsonaren … Seguir leyendo
Kategoriarik gabeAPIRILAK 23, LIBURU EGUNA
Ostiralean, eskolan liburuaren eguna ospatzeko, ikasleek aktiboki parte hartu zuten hainbat jarduera egin ziren. Bizitako uneen argazki batzuk helarazten dizkizuet. … Seguir leyendo
Kategoriarik gabeMUNDUKO HERRIAK
5. mailakoek “munduko herriak”proiektuari agurra egiteko transferentzia bat egin diete beste zikloko umeei. Honetan munduko janariak prestatu dituzte eta arte-lan batzuk ere. Zuek ere apur bat honekin disfrutatzeko aukera izateko argazki batzuk argitaratzea erabaki dugu. Espero dut zuen gustukoak izatea.
Kategoriarik gabeMARTXOAK 8, EMAKUMEKA GORA!
Urtero bezala, martxoak 8an berdintasuenan hezkitzeko emakumeen eskubideak aldarrikatzen ditugu. Aurten umeek haien iritziak idazteko mural batzuk sortu ditugu.
Kategoriarik gabeESKOLAKO LIBURUTEGIAREN BERRIZTATZEA
Eskolan proiektu berri bat jarri dugu martxan, liburutegia jangelako ordutegian. Horretarako, liburutegiko espazioa prestatu dugu eta altzariz hornitu dugu jarduera atsegina izan dadin. Denbora-tarte horretan, jarduera dinamizatzeaz arduratzen diren boluntarioak eta liburuak maileguan emateaz arduratzen den irakasle bat ditugu. Eguraldia hobetu ahala proposatuko da belarretan liburutegia montatzea.
Kategoriarik gabePAKERA ERAMATEN GAITUZTEN ESKAILERAK
Bizitzea egokitu zaigun garai arraro hauetan, non Europako lurretan gerra bat egon ere posible izan den, gure hondar-alea jarri nahi dugu bakea izan dadin. Eskolak bakerako bizikidetza batean parte hartzeko konpromisoa hartzen du, eskaileraren amaierara mailaz maila iristeko helburuarekin; nahi horiek gure ikastetxeko eskaileretan ere ikusarazten dira, egunero gogora dezagun bakean eta harmonian bizitzeko desio … Seguir leyendo
Kategoriarik gabeAURRE-MATRIKULA
Otsailak 13 tik otsailak 24ra, eskola orduetan, eta aurre-matrikula egiteko epea zabalduko da. Ilada luzeak ez egiteko, eskolako telefonora deituz ( 944 21 31 57) aurretik hitz ordua eskatu beharko da. Gogoratu, ihauteriak direla eta, 17an eguerdian bukatzen dugu eta 20 eta 21 jaiak dira.
Kategoriarik gabeATE IREKIAK
Hurrengo ostegunean, otsailak 2an, eskola honetan bere seme/alabak matrikulatu nahi dituzten familiek eskola ezagutzeko ate irekiak izango ditugu. Haur Hezkuntzako eraikinean 16.45etan zuen zain egongo gara. Anima zaitezte!!!
Kategoriarik gabeOLENTZERO ETA MARI DOMINGI 22-23
Olentzero eta Mari Domingi berriz ere gure eskolara iritsi dira jai egun honetan gurekin egoteko. Guk ere jai onak pasa ditzazuen eta urtea energiaz beteta has dezazuen opa dizuegu. Urtarrilaren 9an ikusiko dugu elkar.
Kategoriarik gabe2022.eko azaroak 25
Aurten ere, beti bezala, gure eskolan azorak 25 egunean egiten diren ekintzetan parte hartu dugu. Honetan Rozalen abeslariak duen “La puerta violeta” kanta xede izan da geletan gaia tratatzeko.
Kategoriarik gabe