TESTU LIBURUEN BANAKETA

Familia estimatuak, Iruartetako irakaslegoa ,COVId-19 izurriteak eragindako egoeraren bilakaera ikusita, une honetan irakaskuntza-jarduera ez-presentzialarekin jarraitzea ahalbidetuko duten estrategiak eta metodoak planifikatzen ari gara . Horretarako, euskarri eta baliabide digital ezberdinak martxan jartzen ari gara, ikasleen, irakaslearen eta familien arteko harremana mantendu eta hobetzeko. Kontuan hartuta ikasle batzuek ez dutela online prestakuntzarako euskarri digitalik, beharrezkoa ikusten … Seguir leyendo

Eskola jardueraren etenaldia

IRAKASLEGOA ETA ZUZENDARITZA TALDEKO MEZUA

Familia estimatuak, Gaur Aste Santuko oporrak hasten dira, beraz bai irakasleek bai zuzendaritza taldeak eten bat egingo dugu. Egun horietarako, zuen seme-alabentzako irakasleek gomendioak edota proposamenak bidaltzen ari dira. Bueltan berriro harremanak berreskuratuko ditugu. Arazoren bat izatekotan zuzendaritza taldekoak konektaturik egongo gara. Animo eta ondo izan, Iruartetako irakaslegoa eta zuzendaritza taldea.

Eskola jardueraren etenaldia

APIRILAKO JANTOKIKO KUOTA

  Emergentzi egoera berezi hau dela eta, Eusko Jaularitza aplikatiboko jantoki erabileraren atalean oraingoz aldaketarik ezin denez egin, zuzendaritza taldeak jantokiko arduradunarekin batera,zera erabaki du: Hilabete honetan (apirila) jantokiko kuotarik ez pasatzea. Aurrerago, inolako zalantza barik, kontuak argi egongo direla eta ikasle bakoitzari dagokiona kobratuko zaiola ziurtatzen dugu. Zaindu zaitezte eta ondo izan. Zuzendaritza tadea eta jantokiko arduraduna.

Eskola jardueraren etenaldia

OHAR GARRANTZITSUA:NOTEN BULETINEN BIDALKETA

Familia estimatuak, Jarduera akademikoarekin jarraitu nahian, ahal den neurrian, datorren astean, hilaren 6tik 8ra bitartean, bigarren ebaluazioko noten buletinak emailez jasoko dituzue, posta elektronikoaren helbide berriarekin eta ikasle bakoitzaren pasahitzarekin batera (lehenengo mailatik laugarrenera, bosgarren eta seigarren mailakoek jada bazituzten). Azken horiek irakasle eta ikasle arteko zuzeneko harremana errazteko sortu ditugu. Horregatik, garrantzitsua da oraindik … Seguir leyendo

Eskola jardueraren etenaldia

KZ GUNEA:LAGUNTZA TEKNOLOGIKOA FAMILIENTZAT

Eskola-jarduera berrantolatzeko eta familiekin eta ikasleekin komunikatzeko kanal berriak ezartzeko lehen uneak igaro ondoren (Classroom, zoom, blogak, telefonoa…), egoera berri hori ebaluatzen ari gara (berria da guztiontzat eta egokitzeko ahalegina eskatzen digu), eta tutoreek jakinarazten digutenez, egiaztatu dugu zailtasunak dituzuela hainbat arrazoirengatik. Kezka hori (ikastetxe guztietan gertatzen da) Hezkuntza Sailari helarazi diogu, eta jakinarazi digu … Seguir leyendo

Eskola jardueraren etenaldia

OHARRA: JANTOKI-BEKEN ORDAINKETA

Jakinarazten dizuegu Sailburuordeak bidalitako agindua, klase-egunak ez direnean jantoki-beken ordaintzeari buruz, betetzen ari garela. Hurrengo egunetan zuen kontu korrontean agertuko zaizue familia bakoitzari dagokion kopurua. Bekadun ez direneei ez zaie aldi hori kobratuko. Zalantzarik baldin baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan helbide elektroniko honetan:   [email protected] Beken ordainketarako jarraibideak.pdf

Eskola jardueraren etenaldia

HH-LH-DBHKO ONARPEN PROZESUAREN ETENALDIA

Familia agurgarriak, Hefzkunta Sailatik jasotaako informazioa helarazi nahi dizuegu:   463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, etenda geratu dira Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan onartzeko 2020ko abenduaren 11ko Aginduan ezarritako epeak (2020ko urtarrilaren 16ko EHAA). Horregatik, onarpenerako behin betiko zerrendak ez dira 2020ko martxoaren 31n argitaratuko, hasiera batean aurreikusitako egunean. … Seguir leyendo

Eskola jardueraren etenaldia

ETB3-KO PROGRAMA

  Ikasle txikienentzat eta lehentasunez Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara bitartean eskolatuta dauden ikasleentzat, datorren martxoaren 30etik aurrera ETBn “Bitartean, etxetik ikasten” programa bat eskainiko da, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik 12etara. Helburua, batez ere, curriculumaren inguruko gai, jarduera eta edukiekin euskarazko lotura mantentzea da. Hedapen handiko baliabide didaktikoa da, Hezkuntza Sailaren eta ETBren arteko … Seguir leyendo

Eskola jardueraren etenaldia