HORMAIRUDI BERRIA IRUARTETAN

Ekintza bereziak

Gaurdanik horma-irudi berri bat dugu eskolan, ezkerraldeko fatxadan ikus dezakezue,

frontoiaren ondoan.

 

Guraso-elkarteak, Visual Art Therapyrekin lankidetzan, mural artistiko bat proposatzen du,

non Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek lan kolektibo eta interaktibo bat sortzen

lagundu ahal izango duten, eskolan duten esperientziaren arrasto garrantzitsu bat uzteko.

Ideia artistiko eta emozionalak trukatuko dira hizkuntza inklusiboan, sormenez eta

elkarrekiko errespetuz adieraziak, eta horrek bidea emango die etorkizuneko ikasleei.

 

Ekintza honen helburuak

– Alderdi guztiak inplikatzea beren bizi-zikloan obrak zaindu eta mantentzean

– Adierazpen artistikoaren bidez bizi den espazioaz jabetzea, errespetutik abiatuta

– Sormen-prozesua baloratzea eguneroko bizitzan

– Parte-hartze aktiboa eta elkarrizketa ekintza kolektiboa lortzeko

– Jarduera hori urteetan zehar finkatzea, ikastetxearen beraren bereizgarri izan daitekeelarik.

Eskerrik asko ideia hau errealitate bihurtu duzuen guztiei!!

https://youtu.be/UDAALRrNrFw