Eskola-jarduera berrantolatzeko eta familiekin eta ikasleekin komunikatzeko kanal berriak ezartzeko lehen uneak igaro ondoren (Classroom, zoom, blogak, telefonoa…), egoera berri hori ebaluatzen ari gara (berria da guztiontzat eta egokitzeko ahalegina eskatzen digu), eta tutoreek jakinarazten digutenez, egiaztatu dugu zailtasunak dituzuela hainbat arrazoirengatik. Kezka hori (ikastetxe guztietan gertatzen da) Hezkuntza Sailari helarazi diogu, eta jakinarazi digu KZgunea izeneko zerbitzua jarri duela, familiei eskolako lanak egiten eta zalantza teknologikoak argitzen laguntzeko. Esteka uzten dizuegu.
Gaurtik aurrera, KZ-guneekin lotutako laguntza-zerbitzua eskainiko da.
KZguneak lankidetzan dihardu Hezkuntza Sailarekin, euskal familiek konpetentzia digitalak areagotu ditzaten, horrela, zuen seme-alabei gaur egun ikastetxeek bidaltzen dituzten online zereginetan laguntzeko.
KZguneak telefonoz eta posta elektronikoz argituko ditu zure zalantza teknologiko guztiak, zentroak ireki arte https://bit.ly/2WOSEUX Webgune honen esteka hemen jartzen dizugu: https://bit.ly/2Jl7XNu