Ludoteka berria

Ekintza bereziak

Askok ezagutzen duzue Lehen Hezkuntzako eraikinaren beheko solairuko 2 urteko gelek lehen zuten espazio handia. Obren ondoren, gune horrek liburutegi txiki bat izango du, eta jolasgune bat erantsita ,eszenatoki bat jartzeko proiektuaz gain. Horrela, gure Ludoteka berria izango dugu.

Gaur egun, leku honi bizia emateko beharrezkoak diren materialak prestatzen ari gara, eta zuen laguntza behar dugu.

Liburu-dohaintzak eta mahai-jokoak, eraikuntza, puzzleak, karta-jokoak eta zuen ustez lagungarriak izan daitezkeen beste material batzuk bilatzen ditugu jolas lasai baterako eta irakurtzeko edo ikasteko gune berri hau hornitzeko.

Otsailaren 8an eta 11n, 9:10 etik  9:30era eta 16:10etik 16:30era eta  otsailaren 10an (asteazkena) 9:10etik 9:30 era, poztuko ginateke gure proiektu berria martxan jartzeko jada erabiltzen ez duzuen materiala jasotzeaz.

Ziur gaude zuen ekarpenekin, erabiltzen ez diren liburu eta jolasen bizitza luzatzeaz gain, gure haurrek gozatuko duten espazio bat sortzea lortuko dugula.

Eskerrik asko zuen laguntza garrantzitsuagatik!