Familia estimatuak,
Jarduera akademikoarekin jarraitu nahian, ahal den neurrian, datorren astean, hilaren 6tik 8ra bitartean, bigarren ebaluazioko noten buletinak emailez jasoko dituzue, posta elektronikoaren helbide berriarekin eta ikasle bakoitzaren pasahitzarekin batera (lehenengo mailatik laugarrenera, bosgarren eta seigarren mailakoek jada bazituzten). Azken horiek irakasle eta ikasle arteko zuzeneko harremana errazteko sortu ditugu.
Horregatik, garrantzitsua da oraindik email bat eman ez duten familiak tutorearekin harremanetan jartzea eta hari helaraztea. Hori ezinezkoa bada, irakasleak telefonoz jarriko dira harremanetan familiekin, gai horren berri emateko.
Animoa eta zaindu!